IRAUNKORTASUNA

Mankomunitatearen helburua Beterri-Buruntzan garapen iraunkorra sustatzea da eta horretarako iraunkortasunari begirako ekintzak burutu nahi dira herritarrentzat, enpresentzat zein eskualdeko udalentzat ere.
Eskualdeko eraldaketa sozioekonomikoa iraunkorra izan dadin, funtsezkoa da ingurumena zaintzea. Horretarako Mankomunitateak ekonomia zirkularra, energia eraginkortasuna, energia berriztagarriak, mugikortasun jasangarria eta natura ondarearen zaintza sustatuko ditu, besteak beste.Enpresa ideia berriak abian jartzea
Energia alorrean mankomunitateak jarraitu beharreko ildo eta aurrera eraman beharreko ekintzen definizioa jasoko duen ekintza plana egitea, eta plan hau oinarrituko den eskualdeko diagnostiko bat egiteko eskualdea aztertzea.Mugikortasuna
Herri arteko mugikortasun jasangarria sustatzeko, zenbait lanketa egitea dago aurreikusia: garraio publikoaren azterketa, bidegorri eta bide berdeen bidez herri arteko loturak, eta oinezko bideak, besteak beste.
FORMAKUNTZAK
“Ekonomia berdea enpresaren lehiakortasunerako” programaren baitan, Mankomunitateko kide diren herrietako enpresen iraunkortasunarekin zerikusia duten arlo ezberdinak lantzen hasteko asmoz, sektore ekonomiko zehatzei zuzendutako elkarrizketak eta prestakuntza-saioak antolatuko ditu Beterri Buruntzako Mankomunitateak. Elkarrizketa horien bidez eskualdeko eragile ekonomiko ezberdinek dituzten ingurumen izaerako beharrak eta kezkak ezagutu nahi ditugu, horiei erantzuteko gai diren eskualde mailako ekimenak abiarazi ahal izateko. Horrekin batera, formakuntza-saioak antolatuko ditugu, gaur egun enpresek, erakunde publikoek nahiz herritarrek ditugun ingurumen-erronkei erantzuteko gai izan daitezen.
Aurten antolatuko ditugun elkarrizketek eta prestakuntza-saioek energia izango dute ardatz eta ekonomia zirkularraren kontzeptua ulertzeko gakoak ere eskainiko dira.