Aurreko informazioa zifrekin irudikatuz, nabarmendu behar da EAEn langabezia-tasa % 10,3koa dela eta Gipuzkoan % 8,3koa, eta gure eskualdean, berriz, % 7,9koa; guztira 2.971 langabetu daude, eta horietatik gehienak (% 51,7) 45 urtetik gorakoak dira.
Era berean, eskualdeko langabeziak gehiago eragiten die emakumeei gizonei baino (% 57,8 eta % 42,2, hurrenez hurren), nahiz eta EAEn alde hori handiagoa den Beterri-Buruntzan baino.