IRAUNKORTASUNA

Mankomunitatearen helburua Beterri-Buruntzan garapen iraunkorra sustatzea da eta horretarako iraunkortasunari begirako ekintzak burutu nahi dira herritarrentzat, enpresentzat zein eskualdeko udalentzat ere.
Eskualdeko eraldaketa sozioekonomikoa iraunkorra izan dadin, funtsezkoa da ingurumena zaintzea. Horretarako Mankomunitateak ekonomia zirkularra, energia eraginkortasuna, energia berriztagarriak, mugikortasun jasangarria eta natura ondarearen zaintza sustatuko ditu, besteak beste.Enpresa ideia berriak abian jartzea
Energia alorrean mankomunitateak jarraitu beharreko ildo eta aurrera eraman beharreko ekintzen definizioa jasoko duen ekintza plana egitea, eta plan hau oinarrituko den eskualdeko diagnostiko bat egiteko eskualdea aztertzea.Mugikortasuna
Herri arteko mugikortasun jasangarria sustatzeko, zenbait lanketa egitea dago aurreikusia: garraio publikoaren azterketa, bidegorri eta bide berdeen bidez herri arteko loturak, eta oinezko bideak, besteak beste.
Main Menu
ENERGIA ANALISIAK
Interesa duten eskualdeko enpresa txiki eta ertainei enpresaren energia edo jasangarritasun analisiak egin eta hobekuntzak egiteko ekintza proposamenak landu.
Norentzat da?
Eskualdeko enpresa txiki eta ertainentzat.
Zeintzuk dira helburuak?
- Enpresen ezagutza handitzea energia arloan.
- Energia eraginkortasun hobetzea enpresetan.
- Enpresen lehiakortasuna handitzea.
Eskaintzen diren zerbitzuak?
- Energia datuak aztertzea (fakturak, hornitzaileak, prozesuak…).
- Hobekuntza ekintzak proposatzea.