Mankomunitatea
Andoain · Astigarraga · Hernani
· Lasarte-Oria · Urnieta · Usurbil
¿Zer da Beterri-Buruntza Mankomunitatea?
Udalen mankomunitatea
Beterri-Buruntza mankomunitatea erakunde publikoa da, udalen mankomunitatea, hain zuzen. Gure eskualdeko sei udalek eratu zuten, elkarrekin hainbat zerbitzu eta programa eskaini eta garatzeko.
Sei udal elkarrekin lanean
Beterri-Buruntza mankomunitatea sei udalerritako udalek osatzen dute:
Agurra
Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil herriek osatzen dute mankomunitatea, Beterri-Buruntza eskualdea osatzen duten udalerriak.
Mankomunitatea osatzen duten udalerrien sustapen eta garapen sozioekonomikoan eta herritarren ongizatea hobetzen lagundu nahi dugu.
Horretarako, lankidetza-sareak sortu nahi ditugu helburu horrekin lan egiten duten ekimen publiko edo pribatuekin.
Webgune honek herritarrekin eta eragile laguntzaileekin zuzenean komunikatzeko eta parte hartzeko ataria izan nahi du. Bertan, mankomunitateak egiten dituen jarduerei eta programei buruzko beharrezko informazio guztia aurkituko du, eta, aldi berean, proposamenak egin ahal izango dituzu.
Zure gustukoa izatea espero dugu.

Iragarkiak
Beterri Buruntzako Mankomunitateko lanpostuak bitarteko bidez betetzeko hautaketa-prozesuak abiatuko dira
Beterri Buruntza Mankomunitatearen sorreran ondoren, haren lanpostuen zerrendan agertzen diren lanpostuak bitarteko bidez betetzeko, hautaketa-prozesuak jarriko dira martxan. Hasiera batean, Zuzendariaren lanpostuaren deialdia argitaratuko da, eta, jarraian, Enplegu eta Prestakuntzako Teknikararen, Enpresa eta Sustapeneko Teknikariaren eta Iraunkortasun Teknikariaren hautaketa-prozesuak abiaraziko …
Beterri-Buruntza Mankomunitatea osatzeko estatutuen lehenbiziko onarpena aurrera atera da udal ordezkari guztien adostasunarekin
Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udal-korporazioetako ordezkariak Hernanin batzartu ziren astelehenean eta eskualde mailako Batzar Nagusian Mankomunitateko estatutuen lehenbiziko onarpenari bide eman zioten. Eskualdeko Batzorde Sustatzaileak gidatutako batzarrean, Mari Jose Izagirre lehendakariak, estatutu hauen onarpenerako helburuak eta prozeduraren …
Helburuak, balioak eta jardun-arloak
- Eskualdeko Garapen Sozioekonomikorako Plan bat egitea. Plan horren ardatz nagusiak ezinbestean Partaidetzazko Prozesu Estrategiko baten bidez finkatuko dira.
- Giza garapen iraunkorra erraztuko duten jarduerak proposatu eta sustatzea, ingurumena errespetatzeko, jarduera ekonomiko sozialki arduratsua bultzatzeko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko.
- Ekintzailetza-zerbitzu orokorra eskaintzea eta ekonomia sozial eta solidarioan jarduera erraztea, eskualdean jarduera ekonomiko berria sortzeko.
- Eskualdeko enpresei Berrikuntza eta Garapen Zerbitzua eskaintzea.
- Eskualdeko industria, merkataritza eta turismoa sustatzeko jarduerak antolatzea.
- Eskualdeko Enplegu Zerbitzua eskaintzea, enplegu duinaren eta kalitatezkoaren bidez gizarteratzea errazteko.
- Udalei eta haien erakunde edo entitate instrumentalei aholku ematea eskualdearen eta, bereziki eta oro har, udalerriaren sustapen sozioekonomikoari buruz, biztanleen ongizatea hobetzeari dagokionez.
- Plan eta proiektu komunak gauzatzea, eta gizarte-zerbitzuen eremuan prestazio eta zerbitzu komunak eskaintzea.