Beterri-Buruntza Mankomunitateak ‘Ekonomia berdea enpresaren lehiakortasunerako’ programaren barruan energia-jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra landu ditu bereziki.
Eskualdeko enpresen egoeraren abiapuntua zein den aztertu ondoren, enpresei bideratutako energia-jasangarritasunerako jardunbide egokiak biltzen dituen dokumentua egin du eta bertan, besteak beste, eraginkortasun energetikoa hobetzeko aholkuak, energia berriztagarrien aldeko apustua egiteko modua, mugikortasun iraunkorrerako jauzia egiteko proposamenak eta kudeaketa eraginkorra eta emaitzak jakinarazteko gomendioak jasotzen dira.