Enplegua
Beterri-Buruntza eskualdeko pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko prestakuntza eta laguntza ibilbideak sortu ditu Beterri-Buruntza Mankomunitateak, beste Administrazio Publiko, erakunde eta eragileen artean eratu eta abian jarri direnak:
- Elkar-EKIN lanean. Kalitatezko enplegu duina, inklusiboa sortzeko programa, hainbat ekintza aurrera eramaten dituena:
- Emaktiva: enplegurako zailtasunak dituzten emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko programa.
- Formakuntza: profesionaltasun ziurtagiria eskaintzen duen formakuntza.
- Kontratazio dirulaguntzak: enpresek egoera zaurgarrian dauden pertsonak kontratatzeko laguntzak.
- Laguntza zerbitzua: behar egoeran dauden herritarrentzat laguntza eta aholkularitza.
- Tokiko Enplegu Ekintzak. Enplegu-aukerak sortzeko aukerak sortzen dira:
- Eskualdea osatzen duten udalek behar dituzten profilen aldi-baterako lan eskaintzak eskaintzen dituzte.
- Enpresei langileak kontratatzeko dirulaguntzak eskaintzen zaizkie.
ENPLEGU SOZIALAREN EKOSISTEMA BETERRI-BURUNTZAN
Beterri-Buruntzako enplegu sozialeko ekosistema eta inklusio sarea, koordinaziorako, lankidetzarako eta lan-merkatuan txertatu edo enplegua mantentzeko zailtasunak dituzten pertsonen laneratzean inplikatutako eragileen elkarlanerako esparru egonkorra da.
Helburua da eragile horien esku-hartzeak eraginkorragoak izatea edo ingurunera egokitutako erantzun berriak garatzea.
Sarea, Beterri-Buruntzako Enplegu sozialeko ekosistema eskualdeko hainbat eragilek osatzen dute eta Gobernantza sistema propioa du.
Nork parte hartu dezake Sarean?
Sareko kide izan daitezke eskualdean egoitza iraunkorra edo jarraitua duten administrazio publikoak, enpresak, korporazio publikoak eta erakunde pribatuak, eta/edo eskualdean jarduten dutenak aktibazio inklusiboarekin, enplegu arrunta edo babestua sustatzearekin eta horretarako zailtasun handienak dituzten pertsonak bertan egotearekin zerikusia duen edozein arlotan.
- Helburua partekatzen duten erakundeak, jarduera-eremu bakoitzeko pertsonen gizarteratzean eta laneratzean bat eginez. Lurraldeko pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko helburu partekatua.
- Eskualdean egoitza iraunkorra/jarraitua duten agenteak, eta/edo
- Eskualdean eragin zuzena duten eta sarearentzat interesgarriak diren eskualdez gaindiko eragileak.
Zer suposatzen du sarearen parte izateak?
- Parte hartzen duten erakundeek sarean aktiboki parte hartzeko konpromisoa hartzen dute.
- Sarearen lidergoa duen erakundeak izango du erakunderen bati baja emateko eskubidea, baldin eta parte-hartze aktiboko baldintzak betetzen ez baditu, eta ezarritako lankidetza- eta jarduera-printzipioak betetzen ez baditu.
- Sarean parte hartzeak ez du inolako egoeratan kontraprestazio ekonomikorik izango.
Hurrengo bilera noiz izango da?
Sare osoaren hurrengo bilera 2024ko irailaren 18an izango da, Hernaniko Burujabetzen Etxean.
Zer egin dezaket sarean parte hartu nahi badut?
Sarearen parte izan nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta informazio guztia helaraziko dizugu enplegua@beterriburuntza.eus