Beterri-Buruntza Mankomunitateak eskualdeko garapen sozioekonomikoa sustatzea du xede. Egoera honetan, deialdi honen bidez, lortu nahi den helburu nagusia da enplegu-politika aktiboak indartzea, eskualdeko langabeen lan merkaturatzea erraztuz.
Horretarako dirulaguntza deialdi hau luzatzen du, Lanbidek enplegua sustatzeko ezarritako baldintzak betetzen dituzten hirugarren sektoreko erakundeei zuzendua, langabezian dauden pertsonak kontratatzeko proiektuak aurkezteko.
Dirulaguntza hauek emateko eta arautzeko, LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak programa hau finantzatzeko onartzen dituen oinarri arautzaileetan ezarritako edukia eta baldintzak bete beharko dira.
Parte hartu ahal izango duten hirugarren sektoreko entitateak dira halakotzat hartuta daudenak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legearen 2. artikuluan, eta dagokien erregistroan inskribatuta daudenak.
Eskaerak aurkezteko epea oinarriak GAOn publikatzen diren hurrengo egunean hasiko da eta 15 egun naturaleko epea egongo da.
Hirugarren sektoreko erakundeek aurkeztu beharreko proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Eskualdeko langabeen enplegagarritasuna handitzean oinarritutako proiektuak, haien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta motibazioa indartuko dituen lan-esperientzia tematiko baten bidez.
- Jardueren hartzaileek, hau da, kontratatutako pertsonak, betiere Beterri-Buruntzako udalerrietako batean (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Usurbil, Urnieta) bizi direnak izan behar dute.
- Jarduerak Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatzen diren proiektuak izango dira.
Burutuko diren kontratazioek honako baldintzak bete beharko dituzte, besteak besteak:
- Tokiko onura publikoko edo gizarte-intereseko jarduerekin lotuta egotea.
- Erakundeen egiturazko zereginen zerbitzura dauden langileak ordezkatzea ez ekartzea.
- Kontratuak lanaldi osokoak edo partzialekoak izan daitezke, baina lanaldiaren % 50ekoak izan behar dute gutxienez.
- Kontratatutako pertsonek langabezian eta LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda eta alta emanda egon beharko dute.
- Kontratuen gutxieneko iraupena sei hilabetekoa izango da, eta gehienekoa LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak ezarritako epemuga izango da.
Orotara 5 proiektu/kontratazio izango dira diruz lagunduko direnak, gehienez 18.500€rekin bakoitzeko.
Dirulaguntzak emateko modua norgehiagoka bidezkoa izango da.
Informazio gehiago behar izanez gero idatzi iezaguzu enplegua@beterriburuntza.eus helbidera edo jarri harremanetan telefono bidez: 943 244 523