Zer da? Zertarako da?
Oinarri hauen xedea da Beterri Buruntza eskualdean (Hernani, Andoain, Lasarte-Oria, Astigarraga, Urnieta eta Usurbil) langabeak kontratatzeko izaera pribatuko pertsona fisikoentzat edo juridikoentzat dirulaguntzen deialdia arautzea, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak errazteko eta enpleguaren sorrera sustatzeko.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango zaizkie Gipuzkoan egoitza soziala edo lantokia duten izaera pribatuko pertsona fisikoei edo juridikoei, Beterri Buruntzako Mankomunitateak “Elkar Ekin” estrategiaren baitan eskualdean abian jartzen diren baliabide soziolaboraletan parte hartzen duten eskualdeko langabeak kontratatzeko. Oro har, baztertze arrisku edo egoeran dauden Beterri Buruntzako langabeei kontratazio aukerak bultzatzea dute helburu.
Nork eska dezake?
Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko onuradunak honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Egoitza soziala eta/edo lantokia Gipuzkoan duten pertsona fisiko edo juridikoak edo erakunde pribatuak, edozein forma juridiko dutelarik.
- Administrazio, erakunde eta organismo publikoen mendekoak ez izatea eta sozietate bidez %50ean edo gehiagotan lotuta edo partaidetuta ez egotea.
- Aldi baterako laneko enpresak ez izatea.
- Foru-ogasunaren, Gizarte Segurantzaren eta Beterri Buruntzako udaletan zerga-betebeharrak egunean izatea.
- Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egotea eta zerga horren ordainketak betetzea, enpresak zerga horri lotutako jarduerak egiten dituenean. Ordaintzetik salbuetsita badaude, erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatu beharko da.
- Arau-hausteengatik dirulaguntza publikoak jasotzetik kanpo ez egotea
- Laguntzaren xede den kontratazioa formalizatzea 2024ko irailaren 30a baino lehen.
- Laguntzaren xede den kontratazioari enpresaren jarduerari dagokion lan-hitzarmena aplikatzea
- Ez izatea sexu diskriminazioagatik zigorrik.
- Plantillan 50 pertsonatik gora dituen enpresa bada, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plana edukitzea.
- Administrazio honi berehala jakinaraztea kontratazioaren ondoren sor daitekeen edozer aldaketa edo arazo.
- Eska dakiokeen beste edozein.
Kontrataturiko pertsonak ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
- Kontratazioa baino lehen Beterri-Buruntza eskualdeko udalerritako batean (Hernani, Andoain, Lasarte-Oria, Astigarraga, Urnieta edo Usurbil) erroldatuta egotea eta errolda eguneratuta izatea.
- Kontratazioaren unean langabezi egoeran eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea. Langilea egoera administratibo irregularretik lan egiteko baimena izatera pasatzen denean, nahikoa izango da gizarte segurantzako lehen alta aurkeztea.
- Izaera pribatuko pertsona fisikoekin edo pribatuekin, edo horien kontrola dutenekin edo zuzendaritzako karguak betetzen dituztenekin edo, hala badagokio, Administrazio Kontseiluko kideekin odolkidetasunagatik edo ezkontzagatik bigarren mailara arteko ahaidetasun harremana daukaten ezkontidearekin, ondorengoekin eta gainerako ahaideekin ahaidetasun harremanik ez edukitzea. Enpresaren erantzunkizunpeko adierazpenarekin frogatuko da. (I. eranskina)
- Enpresa kontratatzailearekin lan harremanik ez eduki izana kontratua sinatu aurreko 3 hilabeteetan.
- Elkar ekin estrategiaren gizarteratze eta laneratze programetan parte hartzen duten eskualdeko langabeak izatea.
Kontratuek honako ezaugarri hauek eduki beharko dituzte:
- Kontratuen iraupena mugagabea izango da, eta edozein kontratazio-modalitateren bidez formalizatu ahal izango dira, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua izan ezik
- Kontratuak lanegun osokoak izango dira edo %50eko lanaldi gutxiengoarekin.
- Laguntza hauetan parte har dezakete 2023ko urtarrilaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitartean gauzatzen diren kontratazioak.
- Beterri-Buruntza Mankomunitateak egiaztatu eta ziurtatuko du kontratu mugagabeek beren horretan jarraitzen dutela gutxienez 6 hilabetez.
- Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko onuradun bakoitzari diru-laguntza bat baino gehiago eman ahal izango zaio.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Eskaera-inprimakiarekin batera aurkeztuko da:
- Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia, NAN-arekin eta eskatzailearen edo eskariaren sinatzailearen ordezkaritza ahalordearekin batera.
- Lan kontratuaren kopia, iraupena eta lanaldia adierazita
- Kontratuaren subjektu den pertsonaren lan bizitzaren ziurtagiria, Gizarte segurantzak egina.
- Pertsona kontratatua Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dagoela ziurtatzen duen dokumentazioa, baldin eta:
- Langabezian dagoen enplegu eskatzailea bada.
- Dirusarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) hartzailea edo onuraduna bada (hala badagokio)
- Iraupen luzeko langabea bada (hala badagokio).
- Kontratuaren subjektu den pertsonen NAN/AIZ-aren kopia
- Zinpeko aitorpena Enpresarekin edo enpresaren kontrola dutenekin edo zuzendaritzarako karguak betetzen dituztenekin edo, hala badagokio, Administrazio Kontseiluko kideekin odolkidetasunagatik edo ezkontzagatik bigarren mailara arteko ahaidetasun harremana daukaten ezkontidearekin, ondorengoekin eta gainerako ahaideekin, ahaidetasun harremanik ez dagoela kontratatu den pertsonekin.
- 50 langiletik gorako enpresek frogatu beharko dute emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plan bat dutela indarrean.
- 8.1. atalean kokaturiko dirulaguntza eskatzaileei zuzenduta (laneratze ibilbideak): Akreditazioa kontrataturiko pertsonarena 2023/2024ean, ebaluazioa egokiarekin lan prestakuntzako ziurtagiri profesionalean parte hartu duena.
- 8.2. atalean kokaturiko dirulaguntza eskatzaileei zuzenduta (gizarte eragileekin elkarlanean): Akreditazioa kontrataturiko pertsonarena 2023/2024ean, Ekar Ekin estrategiaren baitan Beterri Buruntzan parte hartzen duten gizarte eragileek kontrataziorako proposatutako pertsona dela, parte hartzen duena beren laneratze prozesuetan.
Non/Nola eskatu daiteke?
Aurrez aurre:
- Beterri Buruntza Mankomunitatearen erregistroan (helbidea: Akarregi industrialdea 10, 203-204 bulegoak). Hernani. Gipuzkoan. 20120.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren sarrera-erregistroan, bi administrazioekin sinatutako oniritziarekin bat etorriz.
- Posta-bulegoetan, 39/2015 Legearen 16.4. artikulua, urriaren 1ekoa.
Erregistro elektronikoaren bidez:
Erregistro elektronikoaren bitartez aritzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: digitalki sinatzeko txartel bat (IZENPE, CAMERFIRMA edo FNMT).
Ordaindu behar da?
Doan da
Izapidetze edo ebazpen epea
Eskariak aurkezteko epea deialdia GAOn argitaratu biharamunean hasi eta 2024ko urriaren 15ean amaituko da.
Ebazpenak bi epetan emango dira
- Lehen ebazpena: 2023ko abenduaren 31ra arte aurkeztu eta kontratazioak formalizatuta dituzten eskariena.
- Bigarren ebazpena: 2024ko urriaren 15era arte aurkeztu diren eta kontratazioak formalizatuta dituzten eskariena.
Administrazio-isiltasunaren izaera: negatiboa
Araudi erregulatzailea
- Dirulaguntzaren oinarri arautzaileak
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra. (2003/11/18ko BOE).
- Ekainaren 21ko 887/2006 Errege Dekretua, diru laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena (2006/07/25eko BOE).
Eskaera jaso ondorengo urratsak
Eskabideak erregistro-ordenaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, errekurtsoak agortu arte,
oinarri hauen 4. artikuluaren arabera laguntza honetara bideratutakoak.
Behin aurreikusitako diru kopurua agortzen denean (80.000€), laguntzarik lortzen ez dituzten eskariekin itxarote-zerrenda bat osatuko da.
Diru-laguntza eskuratu duen onuradunen batek ez baditu ezarritako baldintzak betetzen eta diru-laguntza bertan behera geratzen bada, zerrenda horretako lehenengoari emango zaio diru-laguntza, beti ere aurrekontu-zuzkidura baldin badago.
Oinarriotan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten eskariak prozedura honetatik kanpo geldituko dira.
Nork onartu behar du?
Lehendakaritzak
Datu pertsonalen babesa
Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten
Sinatzaileak baimena ematen du bere datu pertsonalak tratatzeko eta lagatzeko, aurreikusita badago.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil daitezke Mankomunitatearen aurrean.