Turismoa
Turismoko departamentuak Beterri-Buruntza eskualdea bisitatzeko erakargarri egiteko lan egiten du, eskualdeko sektore turistikoaren garapena bilatuz. Horretarako, eskualdeko udalekin lanean dihardu, helburua lortzeko sortutako turismo mahaiaren bitartez. Horretaz gain, turismo alorreko agenteekin ere elkarlana sustatzen du eta horiek laguntzeko ekintzak jorratzen ditu euren lehiakortasunaren hobekuntza bilatzeko:
- Ekintzaile, enpresa eta beste edozein eragileri turismo arloko gidalerroak eskaintzen dizkiogu legedia edo dirulaguntzen inguruko aholkularitza emanez.
- Eskualdeko eragileen artean elkarlana sustatzen dugu aurrera eramandako ekintzen bitartez eskualdea turistikoki erakargarri egiteko.
- Turismo agenteei lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzen laguntzeko programak indarrean jartzen ditugu.
Eskualdeko eskaintza turistiko eskuragarri dago webgune honetan: donostialdea.eus/behemendi/