Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Dominguezek, Beterri-Buruntzaa bisitatzen amaitu du Gipuzkoako alkatee eta eragile turistikoekin egindako topaketa-erronda. Azken visita honetan, eskualdean dauden beharrak eta proiektuak aztertu ahal izan ditu, alkateekin eta turismoko arduradun teknikoekin batera. Era berean, topaketan jarduera turistikoaren iraunkortasuna, kultura eta tokiko tradizioa bezalako gaiak jorratu dira.
Topaketa horiek iazko udazkenean hasi ziren, eta diputatua lurraldeko eskualde guztietara eraman dute. Helburua Gipuzkoak oro har planteatzen duen turismo-sektorearen inguruan dauden aukerak eta beharrak hobeto ezagutzea izan da. “Gipuzkoako turismo-jarduera desestazionalizatu eta deslokalizatu nahi badugu, bertatik bertara ezagutu behar ditugu eskualde bakoitzeko turismo-erakargarriak, eta harreman zuzena izan behar dugu lurraldeko alkateekin eta turismo-arduradunekin. Horrela bakarrik lortuko dugu gero eta gipuzkoar gehiagok onura ateratzea turismo industriak gure lurraldean sortzen duen aberastasunari”, nabarmendu du diputatuak.
Azahara Dominguezek eskerrak eman dizkie bisita hau posible egin duten pertsona eta erakundeei, Gipuzkoako turismoaren alde duten arreta eta jarrera onagatik.
Artea, natura eta sagardoaren tradizioa bere distira osoan
Diputatuaz gain, Patxi Ibarguren Mankomunitateko presidenteak, Helene del Rio gerenteak eta Andrea Etxauri Jasangarritasun eta Turismo teknikariak ere parte hartu dute bisitan, baita Andoni Álvarez, Xabier Urdangarin, Jorge Segurado eta Agurtzane Solabarrieta Andoain, Astigarraga, Urnieta eta Usurbilgo alkateek, hurrenez hurren, eta Pepe Iparragirre (Andoain), Nuria Fernández (Lasarte-Oria) eta Iratxe Begiristain (Usurbil) zinegotziek ere.Mankomunitatearen egoitzan, Hernanin, egindako bilera batean eskualdeko egungo egoera aurkeztu ondoren, taldea Usurbilera joan da, eta bertan Museo Irekia proiektua zeharkatu dute. Bertan, besteak beste, Remigio Mendibururen Udarregiren eskultura, Arrastaluko zeramikak eta Zumetako murala daude, herriko erakargarritasun artistiko-turistiko handiak direnak.
Bisita amaitu ondoren, taldea Leitzarango bisitarien zentrora joan da. Izen bereko haranean dago, eta Biotopo babestua izendatu zuten 1995ean. Bertan dago eskualdeko erakargarri turistiko naturaletako bat: Plazaola-Leitzaran bide berdea, Andoain eta Leitza arteko Plazaolako trenbide zaharraren trazadura aprobetxatzen duen 25 kilometroko ibilbidea. Ibilbide honek Leitzarango haranean barneratzeko aukera ematen die bisitariei, eta historiaurreko monumentuak, artzaintza-jarduerak, ikaztegial, meategiak, burdinolak eta errotak daude bertan, besteak beste.
Azkenik, bisita Astigarragako Sagardoetxea museoan amaitu da, euskal sagardoaren museoan, sagar salda hau maite dutenek nahitaez bisitatu beharrekoa eta Gipuzkoako sagardogintzaren tradizioa ezagutzeko aukera ematen duena.
“Beterri-Buruntzak ibilbide turistiko interesgarria eskaintzen du. Gure lurraldean abangoardiako artearen kultura-adierazlerik ezagunenen erakusleiho ezin hobea bihurtu den eskualdea da, hala nola Jose Luis Zumeta edo Eduardo Chillida; gainera, gure lurraldeko tradiziorik errotuenetako eta bisitarien artean gehien bisitazen denetariko baten sorlekua da: sagardoa. Eta hori guztia naturzaleei aukera ugari eskaintzen dizkien ingurune natural pribilegiatu batean kokatuta dago. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik eskualdeekin eskuz esku lanean jarraituko dugu, Gipuzkoara iristen diren turismo-fluxuek gure lurraldearen barnealdea ezaguut dezaten eta, horrela, turismo-industriak sortzen dituen etekinen banaketa bidezkoagoa eta orekatuagoa izan dadin”, adierazi du Azahara Domínguez diputatuak.
Bestalde, Mankomunitateko presidente Patxi Ibargurenek adierazi du: “Eskualdearentzako plan integral bat garatzen ari gara, betiere sei udalerriekin, eragileekin, udal-teknikariekin eta, jakina, erakunde publikoekin, kasu honetan Aldundiarekin, lankidetzan, Beterri-Buruntza baliabide turistiko aberatsa baita”.