Beterri-Buruntza Mankomunitateak eskualdeko garapen sozioekonomikoa sustatzea du xede. Egoera honetan, deialdi honen bidez, bi helburu nagusi lortu nahi dira:
• Eskualdeko enpresei laguntzea langileak kontratatzeko gastuei aurre egiteko.
• Enplegu-politika aktiboak indartzea, eskualdeko langabeen kontratazioak errazteko.
Eskaerak aurkezteko epea Kontratazio Diru Laguntzen Oinarri Arautzaileak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta deialdi honi esleitutako kreditua agortzen den unean amaituko da, edo, gehienez ere, 2025ko otsailaren 15ean.
Deialdia lehiarik gabeko konkurrentzia prozeduraren eta banakako ebaluazioaren bidez egingo da eta gehienez, enpresako bi kontratu lagunduko dira diruz.
Laguntza izango duten kontratuak hurrengo betekizunak bete beharko dituzte:
• Edonola ere, kontratuak hasi beharko dira 2024ko urtarrilaren 1ª eta 2024ko abenduaren 31 bitartean.
• Kontratuak lanaldi osoko edo lanaldi murriztuko kontratu mugagabearen modalitatearen bidez formalizatu beharko dira. Nahitaezkoa izango da pertsona kontratatuta egotea, gutxienez, 12 hilabetez kontratazioaren hasieratik.
• Artisten eta jendaurreko ikuskizunetako teknikarien eta laguntzaileen kasuan bakarrik onartuko dira iraupen jakineko kontratuak. Kasu horretan, gutxienez 3 eta 6 hilabete arteko iraupena ezan ahal izango dute.
Enplegurako dirulaguntzaren zenbatekoa kontratatutako pertsonen soldataren eta Gizarte Segurantzako kostuen %75 artekoa izango da, lanaldi osoko lan kontratu mugagabe bakoitzeko 8.000 euro arteko mugarekin. Iraupen jakineko kontratuen kasuan, 3.000 euro 3 hilabeteko osoko kontratu bakoitzeko, eta 6.000 euro 6 hilabeteko edo gehiagoko lanaldi osoko kontratu bakoitzeko.
Ezaugarri bereziak dauzkaten pertsonen kasuetan, (DBE titular edo onuradunak, 35 urtetik beherako pertsonak, epe luzeko langabetuak, 55 urtetik gorako pertsonak eta emakumeak) enplegurako dirulaguntza kontrataturiko pertsonaren soldata eta Gizarte Segurantza kostuen %100 izateraino iritsi daiteke, betiere 10.000 eurotako mugarekin lanaldi osokoa den kontratu mugagabe bakoitzagatik, eta 7.500 euro, sei hilabetetako edo gehiagoko iraupen mugatuko kontratu bakoitzeko.
Informazio gehiago behar izanez gero idatzi iezaguzu enpleguekintzak@beterriburuntza.eus helbidera edo jarri harremanetan telefono bidez: 943 244 523/747498467