Hazilan+ langabeen laneratzea eta enplegagarritasuna hobetzeko programa bat da, kualifikazio-maila ertain-altua izan arren lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendua (lizentziatu berri diren eta esperientzia handirik ez duten gazteak, lan-merkatura itzultzeko prozesuan dauden pertsonak, langabezian geratu diren eta birkualifikazioa behar duten pertsonak, 40 urtetik gorako pertsonak…).
Jarduera hau Garapen Agentzien Euskal Elkarteak garatuko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Garapen Agentziekin lankidetzan. Guztira, 17 erakundeek gauzatuko dute, Beterri-Buruntza Mankomunitateak barne.
Zehazki bilatzen dena da:
- Gaitasun sozioprofesionalak eta zeharkakoak hobetzea eta ahalduntzea, lan-munduari beldurrik gabe heltzea erraztuko duten tresnen bidez eta beraien ahalmen guztiak garatuz, autoezagutzatik eta lanerako ezagutzaren eta trebetasunen errebalorizaziotik abiatuta.
- Lana bilatzeko ibilbide osoan zehar lan-aktibazioa sustatzea, laguntza eta aholkularitza prozesuen bidez, eta emakumeen ahalduntzea bereziki azpimarratuz.
- Lanbide-profilaren eta -helburuen arabera lan-esperientzia lortzen laguntzea.
- Lanbide-gaitasuna hobetzea eta lanpostuan esperientzia hartzea, enpresetan proiektuak eta praktikak garatuz, eta pertsonak enpresen balioetara hurbilduz.
Horretarako bi itinerario posible aurreikusten dira:
- OSATU (taldekako prozesuak): Berrikuntzarekin eta garapen pertsonalarekin lotutako gaitasun pertsonalen entrenamendu-programa eta enpresako praktikak. Honako ekintza hauek barne biltzen ditu: kaptazioa, enplegagarritasun-elkarrizketa, gaitasun pertsonalei buruzko prestakuntza eta orientazioa.
- LORPEN (banakako prozesuak): Berariazko esku-hartzea, parte-hartzaileen gizarteratze zuzena lantzera bideratua, banakako mentoring prozesu trinko baten bidez.
Egitasmoa 2024ko udazkenean jarriko da martxan, Lorpenen lehen edizio batekin.