Beterri-Buruntza Mankomunitatea “Ekonomia berdea enpresaren lehiakortasunerako” programa garatzen ari da eta lehen urratsa gisa eskualdeko enpresen egoeraren abiapuntua zein den aztertu du. Azterketa hori egiteko, besteak beste, ekainean sektore ezberdinetako enpresei zuzendutako prestakuntza-saioak antolatu zituen eta saio horietara bertaratutakoei elkarrizketa egiteko aukera egon zen.
Era berean, hala eskatu duten enpresek euren establezimenduaren azterketa energetikoa doan egiteko aukera izan dute eta energia aurreztera eta eraginkortasuna handitzera bideratutako neurrien proposamena jaso dute. Oraindik ere, hiruzpalau leku gelditzen dira libre energia-hausnarketa horiek egiteko; beraz, interesa izanez gero, jarri Beterri-Buruntzako Mankomunitatearen iraunkortasun sailarekin harremanetan: iraunkortasuna@beterriburuntza.eus
Azterketa honen osaketarekin amaitzeko asmoz, urriaren lehen hamabostaldian zehar, ekonomia berdearekin lotura duen energiaren arloko online galdetegiak betetzeko aukera izango dute sektore ezberdinetako enpresek. Galdetegi horiei esker, besteak beste, enpresetan energiaren kudeaketa nola barneratuta dagoen, energia berriztagarriek tokia ote duten, indarrean dagoen legedia eta enpresei zuzendutako dirulaguntzak ezagutzen ote dituzten, eta Mankomunitateak etorkizunean arlo horretan eskaini ditzakeen zerbitzuen inguruan galdegiten zaie.
Galdetegiak urriaren 15era bitartean erantzun ahal izango dira eta hemen eskuratu daitezke:
- Industria arloko enpresei zuzendutako galdetegia: https://forms.gle/6znp1LeSnpSgCfSb8
- Zerbitzuen arloko enpresei zuzendutako galdetegia: https://forms.gle/ka73AMx4NSuA238M6
- Lehen sektoreko enpresei zuzendutako galdetegia: https://forms.gle/Je4F51xzp4rknDLR9