Ekimenaren helburua da ekintzaile nahiz enpresariei beren enpresa proiektuaren kudeaketa eraginkorrago bat lortzeko hainbat erreminta eskaintzea. Honakoa da prestakuntza tailerren eskaintza:
1. Tailerra -2024/11/06: Ekitean jakin beharrekoak (9:00-13:00)
Ekintzaileek ideia dutenetik enpresa bat martxan jarri arteko prozesuan kontuan hartu beharrekoak; eduki ditzaketen laguntzak; ekitean gauzatzen diren akats nagusienak.
2. Tailerra- 2024/11/20: Negozio plana (9:00-13:00)
Enpresa bat martxan jartzerakoan negozio plan bat egiteak duen garrantzia eta bertan aztertu beharrekoak. Merkatu analisia. Canvas plana.
3. Tailerra- 2024/12/04: Enpresaren kudeaketa ekonomikoa (9:00-13:00)
Kudeaketa ekonomikoak eta horren jarraipenak duen garrantzia. Ekintzaile bakoitzak bere negozioaren zenbakiak ulertu eta kudeatzea. Errentagarritasun-atalasea. Finantzazio iturriak.
4. Tailerra- 2024/12/18: Forma juridikoak eta eratzeko izapideak (9:00-12:00)
Ekiteko era juridiko ezberdinak eta enpresa abian jartzeko gauzatu beharreko izapideak landuko dira. Ziurtagiri digitalak.
5. Tailerra- 2025/01/15: Lan arloa. Langileen autonomoen erregimen berezia. Ticket Bai
Langile autonomo izateak zein ezaugarri dituen: Kotizazioa, prestazioak … Langile baten eta autonomo baten desberdintasunak. Pertsonen kontratazioan garatu beharreko izapideak. Ticket Bai sistema.
6. Tailerra- 2025/01/29 Zerga- arloa
Mikroenpresaren zerga-sistema; Zergabidea plataforma; PFEZ; BEZ; atxikipenak.
Izen-ematea
Prestakuntza tailer guztiak aurrez aurrekoak izango dira Beterri Buruntza egoitza nagusian. Saio guztietan edota intereseko saio zehatzetan eman daiteke izena. Plaza kopurua mugatua da eta eskualdeko enpresa proiektuak edota eskualdeko ekintzaileak lehenetsiko dira. Bestalde, izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko.
Formakuntza saioetan izena emateko bete galdetegi hau.
Argibideak eta informazio gehigarria
Idatzi iezaguzu ekintzailetza@beterriburuntza.eus helbidera edo jarri harremanetan telefono bidez: 943 24 45 23