Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Beterri-Buruntza Mankomunitatearen laguntzarekin, bere enpresa ideia landu edota enpresa proiektua sortu nahi duten ekintzaile langabetuentzat laguntza programa martxan jarri du.
Urriaren 28an hasi eta 3 hilabeteko iraupena duen programa honen bitartez, ekintzaileak aukera izango du taldeko saio eta bakarkako tutoretzen bitartez bere enpresa ideia landu eta enpresa sortzeko. Era berean, prozesuan parte hartzeagatik dirulaguntza jasotzeko aukera izango du.
Bi dirulaguntza mota daude:
- Enpresa ideia aztertzeko dirulaguntzak: 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko.
- Enpresa berria sortu eta alta emateko dirulaguntzak: 1.500 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Kasu honetan, ekintzaileak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman beharko luke, gehienez 3 hilabeteko epean, laguntza prozesua amaitzen denetik aurrera.
Bi kasuetan, zenbateko hori %15 handituko da, laguntza-prozesua hasteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Eta beste %15, baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
Epeak eta eskabideak
Sustatzaileek urriaren 21 arteko epea izango dute enpresa ideia berriaren eskaera aurkezteko eta azaroaren 6 arte (eskaera epea luzatuta) jarduera berriaren eskaera aurkezteko. Eskaerak Beterri-Buruntzako Mankomunitatean bertan, edota Beterri-Buruntzako Egoitza Elektroniko bidez aurkeztuko dira:
Ekintzaileen betebeharrak
- Langabea izatea eta enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea
- Aurreko urtean Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda ez egotea, ez eta Langile Autonomoen Araubide Berezian
- Beterri-Buruntzan (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil) erroldatua egotea
- Enpresa-ideia bat izatea
- Aurreko urteetan gai bererako dirulaguntzarik ez jaso izana
- Esklusiboki prozesuan egotea (edo %30eko lanaldia baino gutxiagoa izatea)
Argibideak eta informazio gehiago:
Informazio eta eskabide orriak eskuratzeko Beterri-Buruntza Mankomunitateko Enpresa eta Sustapen Zerbitzua: 943 244523/ ekintzailetza@beterriburuntza.eus