Kontuan izanik, Administrazio Publiko Ororentzako Jardunbide Administratiboari buruzko urriak 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluak xedatzen duela ordenantza proiektua prestatu baino lehenago, kontsulta publikoa bideratuko dela administrazio eskudunaren webgunearen bitartez, etorkizuneko arauak uki edo erasan ditzakeen subjektuen eta antolakunderik ordezkagarrienen iritzia jasotzeko jarraian aipatzen diren puntuei buruz. Hori guztia, herritarrek arauak onartzeko prozeduran duten esku hartzea hobetzeko helburuarekin.
• Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak.
• Arau hori onestea beharrezkoa eta egokia den.
• Arauaren helburuak.
• Izan litezkeen bestelako aurkera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.
Hori dela-eta, 20 laneguneko epea ematen da, iragarkia Mankomunitatearen webgunean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasirik, nahi duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek galdetegi honetan jasotako gaiei buruzko iritziak bidal ditzaten, posta elektronikoko buzoi honen bitartez: harrera@beterriburuntza.eus