Andoaingo Udalak dirulaguntza-deialdi berria jarri du martxan, udalerriko jarduera ekonomikoa indartzeko eta enplegua sortzeko helburuarekin. Gehienez 10.000 euroko laguntzak eskainiko dira eskatzaile bakoitzeko, eta bost jarduera-ildo nagusi hartzen ditu barne:
1. Negozio berrien sorrera: ekintzailetza sustatzeko eta jarduera ekonomiko berriak abian jartzeko.
2. Lokal eta lan-guneen alokairua: ekimen berriek espazio egokiak eskuratu ahal izateko.
3. Digitalizazioa: tresna teknologikoak eta irtenbide digitalak ezartzeko laguntzak.
4. Irisgarritasuna: espazio komertzialak pertsona guztientzat egokitzeko neurriak.
5. Energia-trantsizioa: energia-eraginkortasuna eta ingurumen-iraunkortasuna bultzatzeko laguntzak.
Eskabideak aurkezteko epea: 2025eko urriaren 31.
Gainera, interesa duten pertsonek aholkularitza eta laguntza teknikoa jaso dezakete eskaerak behar bezala izapidetzeko.
Informazio gehiagorako: https://www.andoain.eus/documents/131314/16569869/Dirulaguntzak_aurkezpena.pdf
Ekintzailea bazara eta zure kasua aztertu nahi baduzu, Mankomunitateko Ekintzailetza zerbitzuarekin har dezakezu hitzordua helbide honetara idatzita: ekintzailetza@beterriburuntza.eus
