Pertsona, langabetu eta familientzako informazio eta aholkularitza zerbitzua martxan

Zerbitzu honen helburua herritarrok enplegu arloan eta diru-laguntzen inguruan dituzuen kontsulta espezifikoei erantzuna eman eta egoera bakoitzaren arabera jarraitu beharreko prozedura-jarraibideei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematea da. Beti ere, gainontzeko erakunde publikoekin elkarlanean.

Zerbitzu honen bidez, bi kontsulta mota egin ahalko dira:

A)  Enplegu orientazioa  eta hainbat kudeaketa izapidetzeko laguntza teknikoa:

Enpleguarekin lotura duten zalantzak (langabezia edo DSBE/RGI eskaera edo berritzea, ERTEi buruzko kontsultak…) argitu eta tramite ezberdinak aurrera eramateko zailtasunak dituzten herritarrei laguntza teknikoa emateko zerbitzua.

B) Diru-laguntza eta neurriei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua: Alarma-egoeraren eraginpean dauden pertsonei eta familiei zuzendutako neurriei, laguntza ekonomikoei eta gizarte-laguntzei buruzko informazioa eta aholkularitza zerbitzua.

Zerbitzua jaso ahal izateko egin zure kontsulta beheko galdetegiaren bidez edo deitu 688 774 650 telefono zenbakira (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara).

Maiatzaren 25etik aurrera, aurretiaz hitzordua eskatuz aurrez aurreko arreta jasotzeko aukera ere egongo da. Hitzordua eskatzeko deitu 688 774 650 telefono zenbakira (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara).