Lege-testuak

Ohar legala

  1. Sarrera

    Webgune honetara sartu aurretik, erabiltzaileak klausula hauetan jasotako zehaztapenak, baldintzak, komunikazioak, ohartarazpenak eta gainontzeko lege-oharrak irakurri eta onartu behar ditu.

    Erabiltzailea nabigaziorako zehaztapen eta baldintza hauekin ados ez badago, webgunetik atera beharko du, eta ezingo ditu bertan eskaintzen diren zerbitzuak eskuratu, ez erabili.

    Webgune honetara sartzea doakoa da.

    Erabiltzaileak adinez nagusia izan behar du, eta nahikoa gaitasun juridiko eduki zehaztapen eta baldintza hauetara lotesteko. Halaber, espresuki eta salbuespenik gabe onartzen du webgune honetarako sarbidearen eta erabileraren eta bertako zerbitzuen eta edukien erantzule bakarra eta esklusiboa dela.

    Beste webgune batzuekin egon daitezkeen loturak eta erabiltzaileak horiei emandako erabilera zehaztapen eta baldintza hauen pean daude, eta baita ere webguneak eska ditzakeen behin-behineko baldintza zehatzen pean. Baimenik gabeko beste edozein erabilera espresuki debekatuta dago.

    Webgunearen arduradunak egoki deritzon edozein unetan eta modu aldebakarrean alda dezake webgune honen konfigurazioa, baita erabilerarako eta zerbitzurako baldintzak eta edukiak ere. Era berean, aldi baterako edo behin betiko ezabatu, mugatu edo eten ditzake, eta horien erabiltzea eragotzi. Dena dela, erabiltzaileari aldaketa horren berri ematen saiatuko da, helbide elektronikoaren bitartez edo webgunean argitaratuta, egoerak ahalbidetzen badu betiere.

  2. Webgune honen titularraren nortasuna

    Hona hemen webgunearen arduradunaren identifikazio-datuak:

    Andoaingo Udala, Beterri-Buruntza Udalak-en izenean
    Goiko plaza z/g
    20.140. Andoain (Gipuzkoa)
    P2001000E
    943 304 221

  3. Zerbitzu emailearen eskubide eta betebeharrak

    a) Zerbitzuaren hornitzailea den aldetik, Andoaingo Udalaren (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) betebeharrak dira webguneak eskainitako zerbitzuak ematea, erabiltzailearekin izandako komunikazioen konfidentzialtasuna bermatzea eta egon daitezkeen erreklamazioei erantzutea.

    b) Zerbitzuak mantentzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko lanak eginez gero, Andoaingo Udalak (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) webgune honen irisgarritasuna aldi baterako eteteko eskubidea dauka, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, eta baita ere zerbitzuak emateko edo eteteko. Dena dela, erabiltzaileei jakinarazten saiatu beharko da, egoerak ahalbidetzen badu betiere.

    c) Andoaingo Udalak (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) ez ditu eskainitako informazioa edo zerbitzuak zuzenean edo zeharka bermatzen, aplikaziozko legeen arabera eman behar diren edo instituzio honen eta erabiltzailearen arteko akordioan esplizituki deskribatzen diren bermeak salbu.

    d) Andoaingo Udalak (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) ez du hirugarrenek emandako edukirik bermatzen, ezta emandako informazioa egiazkoa, fidagarria, zehatza eta beste erabiltzaileek edo pertsonek erabil dezaten egokia edo komenigarria denik ere.

    e) Webgune honen gaineko jabetza intelektualaren eskubideak Andoaingo Udalari (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) dagozkio. Kopiak egiteko, banatzeko, jendaurrean jakinarazteko eta aldatzeko eskubideak aipatutako konpainiari dagozkio soilik.

  4. Erabiltzailearen eskubide eta betebeharrak

    Erabiltzaileak webgune honen zerbitzuak zilegi erabili behar ditu une oro, indarreko legea betez, eta Andoaingo Udalaren (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) edo hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuko ditu.

    Ildo horretatik, erabiltzaileak bermatzen du webgune honen bitartez aurrera eramaten dituen jarduerak legeari, moralari, ordena publikoari eta ohitura onei egokituko zaizkiola, eta ez direla inolaz ere iraingarriak izango Andoaingo Udalaren (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) izen onerako eta irudi komertzialerako edo webgunearen beste erabiltzaileentzat edo hirugarrenentzat.

    Erabiltzaileak ez du Andoaingo Udalak (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) haren eskura jarritako zerbitzuen bitartez edukiak kalte edo alda ditzakeen jarduerarik burutuko, eta ez du webgunearen funtzionamendu ona oztopatuko, hots, ez du arazo teknikorik eragingo, ez du birus informatikoak eraman ditzaketen edo webgunea osorik edo partzialki kalte, eragotz edo eten dezakeen elementurik transferituko eta ez du beste erabiltzaileen helbide elektronikoan esku hartuko edo aldaketarik eragingo.

    Erabiltzaileak dauka sartutako datuak egiazkoak izatearen gaineko erantzukizun osoa, eta, beraz, emandako datuak egiazkoak edo zehatzak ez badira, Andoaingo Udalak (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) webgunera sarbidea debekatzeko eskubidea dauka.

  5. Webgune honen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren gaineko bermeetatik eta erantzukizunetik salbuetsita

    Andoaingo Udalak (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) ez du bermatzen webgune hau eta bertako zerbitzuak eskuragarri egongo direnik, ezta funtzionamenduan jarraituko dutenik ere.

    Horrenbestez, ez du inolako erantzukizunik izango webgunearen funtzionamenduaren eta haren zerbitzuak eskuragarri edo martxan ez egoteagatik eta erabiltzaileek webguneari eman diezaioketen erabileragatik sortutako kalteen gainean.

    Edonola ere, Andoaingo Udalak (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) ahalegin guztiak egingo ditu webgunea eskuragarri mantentzeko.

    Andoaingo Udalak (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) datu pertsonalen pribatutasun-sistemak jartzen ditu erabiltzaileen eskura, hirugarrenek baimenik gabe eskura ditzatela galarazteko.

    Andoaingo Udalak (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) segurtasun teknikoko eta antolamenduko neurri guztiak ezarri ditu erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko.

    Andoaingo Udalak (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) arlo horretan segurtasuna bermatzeko segurtasun-neurri egokiak ezarri baditu ere, ezin du kontrolatu, ezta bermatu ere, erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo bertan gordetako agiri elektronikoetan eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik eta beste elementurik ez dagoela webgune honen edukietan.

    Andoaingo Udalak (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) ez dauka kalteen gaineko erantzukizunik, edukietan egon daitezkeen birusek sistema informatikoan, agiri elektronikoetan, fitxategietan, etab. eragin ditzaketen aldaketengatik.

    Andoaingo Udalak (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) ez dauka erabiltzaileek webguneari eta horren zerbitzuei eta edukiei emandako erabilera kontrolatzeko obligaziorik. Bereziki, instituzio honek ez du bermatzen erabiltzaileek webgunea, bertako zerbitzuak eta edukiak zehaztapen eta baldintza orokorrak, eta, hala badagokio, aplikaziozko baldintza partikularrak betez erabiliko dituztenik, ezta modu arduratsuan eta burutsuan jardungo direnik ere.

    Andoaingo Udalak (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) ez dauka erabiltzaileen nortasuna eta haiek beste erabiltzaileei emandako datuen egiatasuna, iraunaldia, zehaztasuna eta/edo benetakotasuna egiaztatzeko obligaziorik, eta ez ditu egiaztatzen.

  6. Jabetza intelektuala

    Webguneko edukien gaineko eskubide guztiak Andoaingo Udalarenak (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) dira, edukiak hornitzeko kontratua sinatu duten eta jabetza intelektualaren eta industrialaren nazioko eta nazioarteko arauek babesten dituzten enpresenak izan ezik.

    Beterri-Buruntzaren diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, zeinu bereizgarriak edo logotipoak, eta webgunearen frameak, bannerrak, softwarea eta iturburuak, xedea, etab. Andoaingo Udalarenak (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) dira, eta, legez, hark baino ez du horiek ustiatzeko eskubidea.

    Webgune honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu aurrez aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, igorri, erreproduzitu, argitaratu, eman edo saldu, ezta lortutako informaziotik eratorritako produktu berririk edo zerbitzurik sortu ere.

    Horiek bistaratzea eta kargatzea erabiltzailearen erabilera pertsonalerako soilik dago baimenduta, eta ez erabilera komertzialerako, ezingo zaielarik baimen hori beste pertsonei edo erakundeei zabaldu.

    Webgune honetan agertzen diren beste grafiko edo diseinuen kasuan, Andoaingo Udalaren (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) kolaboratzaile diren beste enpresenak diren heinean, baldintza berdinak aplikatuko zaizkie, kontrakoa adostu ez bada behintzat.

    Guztiz debekatuta dago erabiltzaileak webgunean aldaketak egitea, baldin eta edukiari eragin badiezaioke, hala nola loturei (edo estekei) eta antzekoei.

    Andoaingo Udalak (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) webgunearen edukiak zainduko ditu, ez dezaten izaera pornografikorik, xenofoborik, diskriminatzailerik, arrazistarik eta iraingarririk izan eta ez dezaten indarkeria sustatu. Halaber, erabiltzaileari kalte egin diezaiokeen edozein egoera saihesten saiatuko da.

  7. Aplikaziozko legea eta jurisdikzioa

    Erabilerarako eta nabigaziorako zehaztapen eta baldintza hauek eta erabiltzailearen eta Andoaingo Udalaren (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) arteko harremanak legedia espainiarraren arabera arautuko dira.

    Baldintza hauetatik edo bertako edukietatik eta erabiltzailearen eta Andoaingo Udalaren (Beterri-Buruntza Udalak-en izenean) arteko harremanetatik eratorritako edozein auzitarako, alderdiek men egiten diete legez dagozkien auzitegiei eta epaitegiei.

Cookien politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileen nabigazioa neurtu eta aztertzeko.

Cookieak informazio-fitxategi txikiak dira, eta webgunea nola erabiltzen duzun konparatzen eta ulertzen laguntzen digute. Horiei esker, gustuko duzuna gogoratzen dugu, berriz orria bisitatzen duzuenean online esperientzia hobea izan dezazun.

Izena emateko fasean webgune honetako cookie-politika onartzen baduzu eta/edo webguneko orrietan zehar nabigatzen jarraitzen baduzu korritze-barra erabilita edo menuetara eta guneetara sartuta, cookieak instalatzea eta erabiltzea onartzen duzula iritziko zaio.

Webgune honek mota hauetako cookieak erabiltzen ditu:

  • Cookie propioak
    1. Saioa

      Beharrezkoak dira webgunea arazorik gabe erabili ahal izateko, erabiltzaile-saioetarako eta etenik gabe nabigatu ahal izateko herrialde eta hizkuntza aukerak mantenduta. Erabiltzailea identifikatzeko erabiltzen dira, erregistro-gune batera sartu behar denean. Cookie horiek gabe, eskuragarri dauden zerbitzuetako asko ez lirateke martxan egongo. Nabigatzailea ixtean edo hilabete igarotzean iraungitzen dira.

    2. Teknikoak

      Informazio orokorra eta anonimoa tratatzen dute: ez dute datu pertsonalik gordetzen, erabiltzailearen jatorrizko orria baino ez. Webgunearen funtzionamendua hobetzea dute helburu.

  • Hirugarrenen cookieak
    1. Analitikoak

      Cookie hauek webgune honen ezaugarriak eta funtzioak aztertzea eta neurtzea ahalbidetzen dute, eta horiek neurtzeko ere bai, gero hobetzeko helburuarekin.

      Informazio gehiago:

Cookien kudeaketa:

Zure ordenagailuko nabigatzailearen aukerak konfiguratuta, zure ekipoan cookieak instalatzea onartu edo ekidin dezakezu eta instalatu direnak aurkitu eta ezabatu.

Esteka hauetan hori nabigatzaile bakoitzean nola egiten den ikusiko duzu:

Gogoratzen dizugu cookieak instalatzeari uko egiteak zerbitzuari kalte egin diezaiokeela eta zerbitzu guztia edo parte bat zuzen erabiltzea ekidin.

Pribatutasun politika

  1. Jasotako datuen arduraduna

    Andoaingo Udala, Beterri-Buruntza Udalak-en izenean (aurrerantzean, Andoaingo Udala)
    Goiko plaza z/g, 20.140 Andoain (Gipuzkoa)
    Datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jartzeko bidea: Mari Jose Izagirre Iturzaeta (mjizagirre@andoain.eus)

  2. Zer datu tratatzen ditugu eta zenbat denboraz?

    Andoaingo Udalak datu hauek tratatuko ditu:

    1. Emandako datu pertsonalak, oro har, eta identifikatzaileak, ezaugarri pertsonalak eta harreman elektronikoa izatekoak, bereziki.
    2. Prozesu informatikoen ondoriozkoak (nabigazio-ohiturak edo webgunearen erabilera), IP helbidea eta cookieen, pixel-etiketen eta beste teknologia batzuen bidez bildutako informazioa.
    3. Andoaingo Udalak legez eskuratu dituen datuen bidez ondoriozta ditzakeenak.

    Erabiltzailea webgunean aktibo egon bitartean eta bezero izan bitartean tratatuko eta biltegiratuko ditu Andoaingo Udalak datuok, baita legezko betebeharrak preskribatu arteko epean ere, bezeroen datuak tratatzearekin lotutako erantzukizunen ondorioz halako betebeharrik suertatzen bada.

  3. Zertarako baimena ematen du erabiltzaileak bere datuak ematean?

    Andoaingo Udalak fitxategi batean biltegiratuko ditu aurreko atalean adierazitako datu pertsonal beharrezkoak, helburu hauekin:

    1. Erabiltzaileak eskatutako eta webguneak eskainitako zerbitzua ematea, mantentzea eta hobetzea.
    2. Bezero izatearekin lotutako sustapenak eskaintzea, komunikatzeko bide elektronikoen bitartez nahiz bestela, bere jarduera gauzatzen duen sektoreko produktu eta zerbitzuei dagokienez. Erabiltzaileak uko egin diezaioke bere datuak sustapenak eta halako bidalketak jasotzeko tratatzeari, bai erregistratzean bai ondoren, 4. atalean eskubideak baliatzeko deskribatu den prozedurari jarraikiz.
  4. Komunikazio komertzialak jasotzeari edo datuak sustapenetarako tratatzeari uko egin al diezaioke erabiltzaileak?

    Erabiltzaileak edozein unetan egin diezaioke uko komunikazioak jasotzeari, baita haren datuak helburu komertzialekin eta sustapenak egiteko asmoz tratatzeari ere, gurekin harremanetan jarriz info@beterriburuntza.eus helbidera idatziz, 943 304 221 telefonora deituz, edo helbide honetara idazki bat bidaliz: Goiko plaza z/g, 20.140 Andoain (Gipuzkoa).

  5. Hirugarren batzuei jakinaraziko zaizkie datuak?
    • Administrazio publikoei, epaitegiei eta auzitegiei

      Gobernuko agintariek –adibidez, estatuaren segurtasun-kidegoek, epaileek eta/edo auzitegiek– informazioa eskatzen badute, edo legeren bat betetzeko beharrezkoa bada hura aurkeztea, formalki eskatzen dituzten datuak jakinaraziko dizkie Andoaingo Udalak hirugarren horiei.

  6. Nola balia ditzake erabiltzaileak ezeztatze, sartze, ezabatze, aurkaratze, zuzentze, mugatze eta eramangarritasun eskubideak?

    Erabiltzaile orok baliatu ahal izango ditu datuetara sartu, horiek zuzendu nahiz ezabatu, baimena ezeztatu, tratamendua aurkaratu nahiz mugatu, eta/edo datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubideak, bide hauetatik: info@beterriburuntza.eus posta elektronikoko helbidean, telefonoz (943 304 221), edo helbide honetara idazki bat bidaliz: Goiko plaza z/g, 20.140 Andoain (Gipuzkoa).

  7. Segurtasun neurriak eta informazioaren konfidentzialtasuna

    Andoaingo Udalak beharrezko segurtasun-neurriak ezarri ditu bere instalazio, sistema eta fitxategietan. Erabilgarri dituen bitarteko tekniko guztiak erabili ditu, erabiltzaileak emandako datuak ez daitezen galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta lapurtu, horien osotasuna, eskuragarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatze aldera.

  8. Aldaketak pribatutasun-politikan

    Andoaingo Udalak zorrotz betetzen ditu datuen babesaren eta erabiltzaileen pribatutasunaren arloan aplikatzekoak diren legeak. Horretarako, beretzat gordetzen du alde bakarrez, edozein unetan eta aurrez jakinarazi beharrik gabe datuak babesteko politika honetako baldintzak aldatzeko eskubidea, legerian nahiz atariaren aurkezpen eta konfigurazioan egindako aldaketa orori egokitzeko.