Laguntza berria: Kultura profesionalentzako langabezia-babesa

Erakundea: Eusko Jaurlaritza (Lanbide).

Norentzat: Kulturako profesional diren pertsona fisikoak, beren kontura aritzen direnak –nahiz eta bestek kontratatuak izan daitezkeen–, arte-emanaldi edo erakusketetarako lokaletan aritzen direnak, edo ikuskizun publiko edo ekitaldi kolektiboetan, baldin eta jarduera eten edo bertan behera geratu bazaie Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik.

Laguntzen zioa eta zenbatekoa:

a) Pertsona eskatzaileak 2019an edo lehenago hasi bazuen kultura- edo arte-arloko lanbide-jarduera, jarduera horretan 2019an izandako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren % 70 jasoko du, gehienez 1.200 euro hilean.
b) Pertsona eskatzaileak 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 13ra artean –biak barne– hasi bazuen kultura- edo arte-arloko lanbide-jarduera, hilean 950 euro jasoko du

Baldintzak:

a) Alta emanda egotea Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, I. eranskineko atal, multzo eta epigrafeetan.
b) Eten edo bertan behera geratutako kulturaren arloko jarduera etetea diru-sarreren iturri nagusia,hau da, handik etortzea diru-sarreren % 60.
d) Egoera hauetako batean edo batzuetan egotea:

  1. Norberaren edo besteren kontura aritzea lanbide-jardueran, alta emanda Gizarte Segurantzako Autonomoen Araubide Berezian edo Araubide Orokorrean (ikuskizun publikoetako artisten sistema berezian kotizatuz), eta jarduera eten edo bertan behera geratu izana alarma-egoera deklaratu delako.
  2. Lanbide-jarduera kontratatuta eduki eta hura eten edo bertan behera geratu izana alarma-egoera deklaratu ondoren, 4.3 artikuluan aurreikusitako denbora-muga kaltetu gabe.
  3. 2019ko ekitaldian alta emanda egon izana Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Araubide Berezian eta/edo Araubide Orokorrean, ikuskizun publikoetako artisten sistema berezian kotizatuz, gutxienez 3 hilabete edo 90 egunean.


Koronabirusak sortutako krisi ekonomikoari aurre egiteko, Beterri Buruntza eskualdeko pertsona, langabetu, familia, enpresa eta autonomoen bidelagun izango da. Horretarako: