Laguntza berria: Etxebizitza libreen alokairua ordaintzeko laguntzak

Erakundea: Eusko Jaurlaritza (Etxebide).

Deskribapena: Laguntza errenta ordaintzeko zein martxoaren 31ko 11/2020 Legegintzako Errege Dekretuan jasotako maileguak osorik edo zati batean kitatzeko erabili ahal izango da.

Laguntzaren gehieneko kopurua: Errentamendu-errentari dagokion laguntza, hileko 250€ gehienez, kaudimengabezia-egoera ekonomikoko 6 hilabetez gehienez ere (12 hilabete bereziki ahulak diren kolektiboetako pertsonen kasuan).

Norentzat:

  1. Pertsona fisikoak, banaka edo bizikidetza-unitate batean, COVID-19ren krisiak sortutako kaudimen gabezia ekonomikoko egoerak dituztenak eta etxebizitza libreko alokairuak ordaintzea eragozten dutenak.
  2. Genero-indarkeriaren biktimak, ohiko etxebizitzatik bota dituzten pertsonak, etxerik gabeko pertsonak eta udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuek bereziki kalteberatzat jotzen dituzten beste pertsonak.

Baldintzak: Lotura honetan ikus ditzakezu bete beharreko baldintzak.

Eskaera: Interesdunek modu telematikoan aurkeztu beharko dute eskabidea, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eredu ofizialaren arabera, edo Alokabide SA sozietate publikoak webgunean dituen kanalen bidez.

Epeak: 2020 maiatzaren 6tik 2020 irailaren 30era.

Alokabideko laguntza zenbakia: 946 620 306


Koronabirusak sortutako krisi ekonomikoari aurre egiteko, Beterri Buruntza eskualdeko pertsona, langabetu, familia, enpresa eta autonomoen bidelagun izango da. Horretarako: