Epealdia zabalik: Etxeko langileentzako laguntza berezia

Erakundea: SEPE.

Norentzat: Martxoaren 14a baino lehen, Gizarte Segurantzako Etxeko Langileentzako Sistema Berezian alta emanda bazeunden eta alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz, kutsatzeko arriskua saihesteko lan batean edo gehiagotan eragina izan badu bi modu hauetako batean:

  1. Zure enplegatzaileak/etxeko titularrak lanaldi osoan edo zati batean ordu kopurua murriztu badizu.
  2. Zure enplegatzaileak/etxeko titularrak zurekin zuen lan-kontratuari uko egin badio edo kaleratua izan bazara.

Baldintzak: Jarduera guztiz galduz gero: oinarri arautzailearen% 70, eta ezingo da izan SMI baino handiagoa. Jarduera partzialki galduz gero: lanaldi-murrizketaren ehunekoarekiko zuzeneko proportzioa.

Eskaera:

  • ONLINE: NAN elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve baduzu, eskabidea
    www.sepe.es egoitza elektronikoan egin dezakezu.
  • PRESENTZIALA: Eskaera deskargatu eta inprimatu*, eta erregistrotarako laguntza-bulegotan aurkeztu edo posta-bulegoetan (Correos), Etxeko Langileentzako Laguntza Unitatera bidalita. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusia, Condesa de Venadito kalea 9, 28027-Madril.
    * Eskaera deskargatu eta inprimatzeko EZ da NAN elektronikorik, ziurtagiri elektronikorik edo Cl@ve-rik behar.


Koronabirusak sortutako krisi ekonomikoari aurre egiteko, Beterri Buruntza eskualdeko pertsona, langabetu, familia, enpresa eta autonomoen bidelagun izango da. Horretarako: