ENPRESA

Beterri-Buruntza eremu berritzailea eta lehiakorra izatea bilatzen du Beterri-Buruntza Mankomunitateak. Horretarako, bertako enpresei lanketa guztian zehar bidelaguntza ematen zaie.
Banakako zein talde laguntza eta aholkularitza ematen zaie interesa duten eskualdeko enpresei.
Beraz, enpresaren egunerokoan erronka, zailtasun edota behar espezifikorik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta gure eskura ditugun baliabideak baliatuz, zuen bidelagun izango gara.



LEHIAKORTASUNERAKO PROIEKTUAK
Eskualdeko enpresek lehiakortasunean hobetzeko beraien beharrei erantzungo dizkien proiektuak gauzatzeko aukera izango dute alor ezberdinetan.
Zein formakuntza espezifiko beharko zenuke zure enpresaren lehiakortasuna hobetzeko?
Digitalizazioa: Beterri-Buruntza digitala
Eskualdeko enpresen eraldaketa digitala sustatzeko egitasmoa. Aholkularitza pertsonalizatua eskainiko zaie enpresei digitalizazioaren bitartez lehiakortasuna hobetzeko.
Norentzat da?
Eskualdeko enpresa txiki eta ertainentzat.
Eskaintzen diren zerbitzuak?
- Onuradunaren hasierako egoera digitalaren diagnostikoa egingo da.
- Transformazio digitaleko ekintza plan bat egingo da enpresarentzat.
- Proiektu espezifikoen identifikazioa. Eraldaketa digitaleko prozesuari ekiteko proiektuak zehaztuko dira eta horiek garatzeko laguntza posibleak, hornitzale teknologikoak eta finantzaketa-iturriak, besteak beste.
Hazzinova
Hazi nahi duten eta produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak ezarri nahi dituzten ETEentzako doako aholkularitza. Enpresek etorkizunera begira egon daitezkeen berrikuntza aukerak baliatzeko.
Norentzat da?
Eskualdeko enpresa txiki eta ertain industrialentzat eta 5 langile baino gehiago dituztenentzat.
Eskaintzen diren zerbitzuak?
Berrikuntza sustatzeko alorrean espezializatutako aholkulari baten eskutik proiektu pertsonalizatua garatzea. Aukerako arloak: ekoizpena, bezeroak, pertsonak, kudeaketa ekonomiko-finantzarioak, prozesu administratiboak, produktua eta logistika.
Energia
Interesa duten eskualdeko enpresa txiki eta ertainei enpresaren energia edo jasangarritasun hausnarketak egin eta hobekuntzak egiteko ekintza proposamenak lantzen dira. Energia alorreko ezagutza handituz, energia eraginkortasuna hobetuz eta, ondorioz, enpresen lehiakortasuna handituz.
Norentzat da?
Eskualdeko enpresa txiki eta ertainentzat.
Eskaintzen diren zerbitzuak?
- Energia datuak aztertzea (fakturak, hornitzaileak, prozesuak…).
- Hobekuntza ekintzak proposatzea.