ENPRESA

Beterri-Buruntza eremu berritzailea eta lehiakorra izatea bilatzen du Beterri-Buruntza Mankomunitateak. Horretarako, bertako enpresei lanketa guztian zehar bidelaguntza ematen zaie.
Banakako zein talde laguntza eta aholkularitza ematen zaie interesa duten eskualdeko enpresei.
Beraz, enpresaren egunerokoan erronka, zailtasun edota behar espezifikorik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta gure eskura ditugun baliabideak baliatuz, zuen bidelagun izango gara.



DIRULAGUNTZEN INFORMAZIOA
Eskualdeko enpresa-ehunera bideratuta egon daitezkeen dirulaguntza ezberdinen inguruko informazioa eta hauen kudeaketan bide-laguntza ematen da.
Digitalizazioa – Kit digitala
Eraldaketa digitalerako aholkularitza-zerbitzuak kontratatzeko programa bat da.
Norentzat da?
10 eta 250 langile bitartean dituzten eskualdeko enpresa txiki eta ertainentzat.
Eskaintzen diren zerbitzuak?
- Aholkularitza pertsonalizatu espezializatua digitalizazioaren inguruan: 360 eraldaketan, salmenta digitaletan edo adimen artifizialean
Euskara – Lan Hitz
Sektore pribatuko lantokietan euskaren erabilera eta presentzia areagotzea bilatzen duen programa bat da.
Norentzat da?
EAEn lantokia duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztientzat.
Eskaintzen diren zerbitzuak?
- Itzulpenak.
- Aldibereko itzulpen zerbitzuak.
- Langileen euskalduntze zein alfabetatze ikastaroak.
- Langileentzako prestakuntza-ikastaroak euskaraz.
- Aldahitz edo gisako metodologian oinarritutako prozesuak.
- Euskararen sustapen orokorrarekin lotutako ekimenak edota euskararen motibazio ekimenak.
- Sofwaregintza.
- Ekintzen edo plangintzaren jarraipena, ebaluazioa, inplementazioa eta egokitzapena.
- Erakundearen diagnostikoa eta euskara planaren diseinua (baldintza zehatz batzuetan).