COVID-19

Emergentziazko diru laguntzak:

Partikularrak

Pertsona, langabetu eta familientzako informazio eta aholkularitza zerbitzua

Zerbitzu honen helburua herritarrok enplegu arloan eta diru-laguntzen inguruan dituzuen kontsulta espezifikoei erantzuna eman eta egoera bakoitzaren arabera jarraitu beharreko prozedura-jarraibideei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematea da. Beti ere, gainontzeko erakunde publikoekin elkarlanean.

Zerbitzua jaso ahal izateko egin zure kontsulta galdetegi honen bidez edo deitu 688 774 650 telefono zenbakira (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara).

Maiatzaren 25etik aurrera, aurretiaz hitzordua eskatuz aurrez aurreko arreta jasotzeko aukera ere egongo da. Hitzordua eskatzeko deitu 688 774 650 telefono zenbakira (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara).

Orain, inoiz baino gehiago, elkartu eta elkarlanean aritu behar gara krisi honi aurre egiteko.

Pertsona, langabetu eta unitate familiarrentzako laguntzak

ESKUALDEKO UDALEK SUSTATUTAKO LAGUNTZA ETA NEURRIAK

1. Astigarragako bolondres sarea

Azalpena
  • Bi laguntza mota behar ditugu, Astigarragako adinekoei edota familiei laguntzeko: Etxean dauden adineko pertsonei erosketak egin (elikagaiak eta botikak).
  • Haurrak zaindu aldi batez.
Eskaera / erakundea

Astigarragako Udala: Bolondres izateko edo laguntza eskatzeko lotura.

2. Hernani: oinarrizko elikagaiak banatzen ari zaizkio premia larrian dauden ia 400 familiari

Azalpena

Elikagai Bankuak hileko lehen astelehenean egin ohi du banaketa, baina egoera berezi honetan, aurreratzea erabaki du. Udal langileak ari dira banaketaz arduratzen.

Eskaera / erakundea

Elikagai Bankuaren beharra duten herritarrak telefono honetara dei dezakete: 617 29 62 14 (Joxan)

3. Hernani: Saltokien kanpoaldean sortzen diren ilarak murrizteko ekimena. Erosketa eskaera etxetik egitea

Azalpena

Berriak elkarteak eta Udaleko merkataritza arloak erosketa eskaerak online egiteko aukera eskaintzeko ekimena abian jarri dute azken egunetan sortzen ari diren ilarak murrizteko asmoz.

Eskaera / erakundea

Hernaniko Udala eta Berriak Merkatari Elkartea

4. Hernaniko Zaintza Sarea

Azalpena
  • Etxean dauden adineko pertsonei erosketak egin (elikagaiak eta botikak)
.
  • Haurrak zaindu aldi batez.
  • Animaliak paseatzera ateratzeko zerbitzua.
  • Arreta telefonikoa.
Eskaera / erakundea

Laguntza jasotzeko, 690 145 760 telefonora deitu daiteke, edo Whatsapp bidez idatzi 691 651 850 zenbakira.
 Urumea Herri Gunea eta Hernaniko Udala.

5. Urnietako hainbat komertziok erosketa eskaerak online egiteko aukera eskaintzen dute ilarak murrizteko

Azalpena

Urnietako hainbat komertziok erosketa eskaerak online egiteko aukera eskaintzeko ekimena abian jarri dute azken egunetan sortzen ari diren ilarak murrizteko asmoz.

Eskaera / erakundea

Telefonoak hemen. Urnietako Udala eta Urnietako merkatariak.

6. Usurbilgo Udalak COVID-19 birusak eragindako salbuespeneko egoerak irauten duen bitartean oinarrizko elikadura bermatzeko dirulaguntza deialdi irekia

Azalpena

Usurbilgo Udalak larrialdi egoera dela eta, egoera zaurgarrian dauden pertsonen oinarrizko elikadura bermatu eta Elikagai Bankua ixteak eta beste hainbat zerbitzu eteteak eragindako kalteak arintzeko asmoz.

Baldintzak

PDF honetan ikusgai.

Eskaera / erakundea

Usurbilgo Udala.

7. Usurbilgo Herritarren Babes Sarea

Azalpena

Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei erosketak etxera eramateko helburua duen boluntario sarea.

ESKAERA / ERAKUNDEA

Erakundea: Usurbilgo Udala

Laguntza eskatzeko telefono zenbakia: 688 634 512

Informazio gehiago lotura honetan.

GAINONTZEKO ERAKUNDE PUBLIKOEK SUSTATUTAKO LAGUNTZA ETA NEURRIAK

1. Lanbide-SVE salbuespen neurriak

Azalpena

Lanbideko bulegoetan aurrez aurreko arreta etenda dagoen honetan, Lanbiderekin egin beharreko kudeaketa guztiak modu telematikoan egingo dira.

Eskaera / erakundea

Lanbide-SVE (Eusko Jaurlaritza)

Informazio gehiago lotura honetan.

2. Ondorio sozialetara soilik bideratutako aparteko gizarte-funtsa: mendekotasunari arreta ematea

Azalpena

Etxez etxeko hurbileko zerbitzuak indartzea. Etxez etxeko eremura lekualdatzea zentroetan arreta etetea konpentsatzeko zerbitzuak. Etxeko telelaguntza areagotzea.

Baldintzak

Mendekotasuna baloratzeko irizpideak betetzea.

Eskaera / erakundea

Herri bakoitzeko gizarte zerbitzuetan.

Informazio gehiago lotura honetan.

3. Kontsumitzaile kalteberei ura eta energia emateko bermea

Azalpena

Kontsumitzaile kaltebera izanik, hornitzaileek ezingo diote kontatu argia, ura edo gasa. Martxoaren 17tik aurrera kontatzen du neurriak, eta alarma-egoerak irauten duen bitartean luza daitekeen neurri bat. Bestalde, automatikoki luzatzen da 2020ko irailaren 15era arte bonu sozialaren indarraldia.

Baldintzak

Kontsumitzaile kaltebera, kaltebera larria edo bazterketa-arriskuan dagoena izateko araudiak zehazten dituen baldintzak betetzea.

Eskaera / erakundea

Zuzenean erreferentziako merkaturatzaileren bati eskatuta, zeinek gizarte-bonua eskaintzeko eta finantzatzeko betebeharra baitute.

Informazio gehiago lotura honetan.

4. Hipoteka-zorraren atzerapena

Azalpena

Enplegua galdu duten edo COVID-19 osasun-krisiaren ondorioz diru-sarrerak murriztu zaizkien pertsonei hipotekak ordaintzeko atzerapena.

Baldintzak

Hipoteka-zordunak moratoria baliatu ahal izateko, araudiak zehazten dituen baldintzak bete behar ditu.

Eskaera / erakundea

Erakunde hartzekodun bakoitzak eskaera-prozedura bat ezarri du, baina pertsonak zenbait dokumentu aurkeztu behar ditu, hala nola langabezia-prestazioaren ziurtagiria, bizikidetza-ziurtagiria eta abar.

Araudia lotura honetan.

5. Gizarte-larrialdietarako laguntzak handitzea

Azalpena

Berariazko gastuei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonentzako prestazio ekonomikoak (etxebizitza, mediku-gastuak, etab.).

Baldintzak

Euskadin erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea, eskaera egin baino gutxienez 6 hilabete lehenago. Bizikidetza-unitate bat eratzea, gutxienez urtebete lehenago.

Eskaera / erakundea

Hitzordua eskatzea udaletako Gizarte Zerbitzuetan. Elkarrizketa gizarte-langilearekin, beharrizana aztertzeko, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta udalak eskaera egiteko.

Informazio gehiago lotura honetan.

6. Langabezia-babesa ERTE baten aurrean

Azalpena

Enpresek kontratuak etetea edo lanaldia aldi baterako murriztea ERTE bidez aplikatzen dutenean, pertsonak langabeziagatiko ordaindutakoaren araberako prestazioa jasotzeko eskubidea du, horretarako gutxieneko okupazio-aldi kotizatua izan ez arren.

Baldintzak

COVID-19ren ondorioz, arrazoi ekonomikoengatik, teknikoengatik, antolamenduagatik, ekoizpenagatik edo ezinbesteko kausengatik (ERTE) kontratuak eteteak edo lanaldia aldi baterako murrizteak eraginda egotea.

Eskaera / erakundea

Estatuko Gobernua.

Egoera horretan pertsona bati ERTE batek eragin badio, ez du aldez aurretik hitzordua eskatu behar SEPErekin, haren prestazioaren kudeaketa enpresaren eta SEPEren artean izapidetuko baita.

Araudia lotura honetan.

7. Koronabirusak sortutako kalteberatasun ekonomikoan dauden pertsonak parke publiko babestuen alokairua ordaintzetik salbuestea

Azalpena

Aldi baterako alokairua eta komunitate-gastuak ordaintzetik salbuestea alokairu babestuko parke publikoetan bizi diren eta koronabirusak sortutako zaurgarritasun ekonomikoko egoera batean dauden maizter guztiak. Neurriak apirileko eta maiatzeko alokairuei eragingo die, eta, alarma-egoera luzatzen bada, ekainera luzatuko da.

Baldintzak

Euskadiko alokairu babestuko parke publikoetan maizterra izatea, COVID-19ren ondorioz langabezian geratzea edo langile autonomoa edo enpresaria izatea,% 40ko edo gehiagoko galera jasatea. Alokairu-errenta gehi komunitate-gastuak eta oinarrizko hornidurak familia-unitatearen diru-sarrera garbien% 30etik gorakoak izan beharko dute.

Eskaera / erakundea

Martxoaren 31tik aurrera, maizterrak eskaera bat aurkeztu ahal izango dio Alokabideri, egoera ahulean dagoela egiaztatzen duten agiriekin batera (langabezia, jarduera uztea, etab.).

Informazio gehiago lotura honetan.

8. Haurreskolei eta jantoki-garraio zerbitzuei buruzko laguntzak

Azalpena

Jantoki-zerbitzuaren eta eskola-garraioaren fakturazioa etetea: familiek ez dituzte ordainduko aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda dagoen aldiari dagozkion jantoki-kuotak. Jantoki-bekak mantentzea: Jantokiko beka bat jasotzeko eskubidea oso-osorik jasoko dute. Haurreskolen fakturazioa etetea: koronabirusaren krisiak eragindako gelen itxieraren ondorioz, ez dira kobratuko egun horiei dagozkien kuotak.

Baldintzak

Jantokiko, eskola-garraioko eta haurreskoletako zerbitzuen familia erabiltzaileak izatea.

Eskaera / erakundea

Erakundea: Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza

Ez da beharrezkoa eskaera egitea.

Informazio gehiago lotura honetan.

9. Aldibaterako kontratua amaitzeagatiko salbuespenezko langabezia-prestazioa

Deskribapena

Subsidioa, hasiera batean hilabete iraungo duena. Dirulaguntzaren zenbatekoa hilean 431 eurokoa da (IPREMaren %80). Bateraezina da gutxieneko edo zein errenta, gizarteratzeko errenta, gizarte soldata edo antzeko laguntzak jasotzearekin.

Baldintzak
  • 2020ko martxoaren 15etik aurrera, bi hilabete edo gehiagoko besteren konturako iraupen mugatuko kontratu bat nahi gabe amaitu izana.
  • Langileak beste prestazio edo subsidio bat eskatu ahal izateko behar beste kotizazio ez izatea.

  • Langileak errentarik ez izatea. Diru-sarrerek ezin dute gainditu Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren% 75, hau da, 712,50 euro gordinak hilean.
  • Kontratua iraungitzen den egunean, edo salbuespenezko subsidio jaiotzen den egunean, norbere edo besteen kontura lanaldi osoan ari ez izatea.
  • Enplegu zerbitzu publikoetan lan eskatzaile gisa izena emanda egotea eta jarduera konpromisoa sinatzea.
Eskaera / erakundea

SEPEren egoitza elektronikoan eskura dagoen banakako prestazioaren aurre-eskaeraren formularioa bete.

Epeak

Alarma-egoeraren deklarazioaren indarraldia amaitzen den egunetik hilabete bete arte.

10. Etxeko langileentzako laguntza berezia

Deskribapena

Martxoaren 14a baino lehen, Gizarte Segurantzako Etxeko Langileentzako Sistema Berezian alta emanda bazeunden eta alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz, kutsatzeko arriskua saihesteko lan batean edo gehiagotan eragina izan badu bi modu hauetako batean:

  1. Zure enplegatzaileak/etxeko titularrak lanaldi osoan edo zati batean ordu kopurua murriztu badizu.
  2. Zure enplegatzaileak/etxeko titularrak zurekin zuen lan-kontratuari uko egin badio edo kaleratua izan bazara.
Baldintzak

Jarduera guztiz galduz gero: oinarri arautzailearen% 70, eta ezingo da izan SMI baino handiagoa. Jarduera partzialki galduz gero: lanaldi-murrizketaren ehunekoarekiko zuzeneko proportzioa.

Eskaera / erakundea
  • ONLINE: NAN elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve baduzu, eskabidea
    www.sepe.es egoitza elektronikoan egin dezakezu.
  • PRESENTZIALA: Eskaera deskargatu eta inprimatu*, eta erregistrotarako laguntza-bulegotan aurkeztu edo posta-bulegoetan (Correos), Etxeko Langileentzako Laguntza Unitatera bidalita. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusia, Condesa de Venadito kalea 9, 28027-Madril.
    * Eskaera deskargatu eta inprimatzeko EZ da NAN elektronikorik, ziurtagiri elektronikorik edo Cl@ve-rik behar.

Erakundea: SEPE.

11. Aparteko laguntzak Gaztelagun Programan

Baldintzak

“Zaurgarritasun ekonomikoko” egoeran dauden Gaztelagun laguntza-programaren onuradunek aldibaterako eta salbuespenezko laguntza osagarria jaso dezakete, aitortuta zuten diru-laguntza osatu ahal izateko. Laguntza horrek 2020ko apirileko, maiatzeko eta ekaineko hilekoak hartuko ditu barne.

Eskaera / erakundea

Erakundea: Alokabide (Eusko Jaurlaritza)

Laguntza horiek izapidetzeko, dagokion aldaketa-eskaera aurkeztuko da onuradun bakoitzak egoitza elektronikoan/Nire karpetan irekita duen laguntzaren espedientean: alokabide.euskadi.eus.

Informazio gehiago lotura honetan.

12. Alokairu-zorraren atzerapena: ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzeko laguntzak

Baldintzak

Errentariak zaurgarritasun-egoeraren baldintzak bete eta egiaztatu behar ditu.

Etxegabetzeak etetea kalteberatasun-egoeran dauden errentarientzat. Alokairu-kontratuak berritzea eta 6 hilabeteko luzapena. Aldi baterako eta ohiz kanpoko atzerapena kalteberatasun-egoeran dauden errentarientzat, baldin eta errentatzailea etxebizitza-edukitzaile publiko zein pribatu handi bat bada. Aldi baterako eta ohiz kanpoko geroratzea errentaren ordainketa errentatzailea etxebizitza-edukitzaile handia ez bada. Genero-indarkeriaren biktimak, etxegabetzearen xede diren pertsonak, etxerik gabeko pertsonak eta bereziki beste pertsona batzuk

Eskaera / erakundea

Eskabidea aurkeztea:

    1. Moratoria, errentatzailea etxebizitza-edukitzailea bada eta bi alderdiak ados jarri ez badira. Errentatzaileak gehienez ere 7 eguneko epean jakinaraziko dio bere erabakia errentariari, honako aukera hauen artean:
      • Errenta-errentaren%50eko murrizketa, alarma-egoerak irauten duen bitartean edo 4 hilabetera arte.
      • Moratoria bat errentaren ordainketan. Kuotak gutxienez 3 urtez zatikatuz geroratuko da.
      • Pertsonak finantzaketa-laguntza iragankorren programan sartzeko eskubidea du.
    2. Moratoria, errentatzailea etxebizitza-edukitzaile handia ez denean. Kalteberatasun-egoeran dagoen errentatzaileak ordainketa atzeratzea eska dezake. Errentatzaileak 7 egun ditu onartu, baztertu edo alternatibak proposatzeko. Akordiorik lortzen ez bada, errentariak finantzaketarako laguntza iragankorren programan sartzeko aukera izango du.

Informazio gehiago lotura honetan.

13. Langabezi-babesa, alarma-egoeran zehar proba-kontratua iraungi zaien pertsonentzat

Norentzat

Probaldi kontratupeko langileak.

Deskribapena

Enpresak eskatutako probaldian, 2020ko martxoaren 9tik aurrera, lan-harremana iraungitzea legezko langabezia-egoeratzat hartuko da.
Era berean, legezko langabezia-egoeran eta altaren pareko egoeran egongo dira 2020ko martxoaren 1etik aurrera beren borondatez azken lan-harremana ebatzi duten langileak.

Eskaera / erakundea

Estatuko Gobernua – SEPE

Informazio gehiago lotura honetan.

14. Aldizkako langile finkoei zuzendutako langabezia prestazio ekonomikoa

Norentzat

Aldizkako langile finkoak edota data jakin batzuetan errepikatzen diren lan jardunaldiak dituztenak, baldin eta ohiko lan-denboraldian beren jarduera eteten bada, edota, behar adina okupazio-aldi kotizatu izanik, ez dute legezko langabezia-egoeraren baldintza betetzen, edo ezin dute langabezia-prestazioa eskuratu, prestazio hori jasotzeko behar den kotizazio-aldia ez dutelako.

Deskribapena

Baldintzak: 

  • COVID-19ren krisia gertatu ez balitz lan-jarduerarako izango zatekeen aldia zehazteko, aurreko urte naturalean benetan lan egindako denbora hartuko da kontuan, lan-kontratu berean oinarrituta. Lehen urtea bada, enpresan parekagarriak diren beste langile batzuen jarduera-aldiak hartuko dira kontuan.
  • Gainera, eskubidea aitortzen zaie legezko langabezia-egoeraren baldintza betetzen ez duten pertsonei, edo langabezia-prestazioa jaso ezin dutenei, prestazio hori jasotzeko behar den kotizazio-aldia ez dutelako.
Eskaera / erakundea

Estatuko Gobernua – SEPE

Informazio gehiago lotura honetan.

Eskaerak lotura honetan aurkeztu behar dira.

15. Etxebizitza libreen alokairua ordaintzeko laguntzak

Deskribapena

Laguntza errenta ordaintzeko zein martxoaren 31ko 11/2020 Legegintzako Errege Dekretuan jasotako maileguak osorik edo zati batean kitatzeko erabili ahal izango da.

Laguntzaren gehieneko kopurua: Errentamendu-errentari dagokion laguntza, hileko 250€ gehienez, kaudimengabezia-egoera ekonomikoko 6 hilabetez gehienez ere (12 hilabete bereziki ahulak diren kolektiboetako pertsonen kasuan).

Norentzat
  1. Pertsona fisikoak, banaka edo bizikidetza-unitate batean, COVID-19ren krisiak sortutako kaudimen gabezia ekonomikoko egoerak dituztenak eta etxebizitza libreko alokairuak ordaintzea eragozten dutenak.
  2. Genero-indarkeriaren biktimak, ohiko etxebizitzatik bota dituzten pertsonak, etxerik gabeko pertsonak eta udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuek bereziki kalteberatzat jotzen dituzten beste pertsonak.
Baldintzak

Lotura honetan ikus ditzakezu bete beharreko baldintzak.

Eskaera / erakundea

Interesdunek modu telematikoan aurkeztu beharko dute eskabidea, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eredu ofizialaren arabera, edo Alokabide SA sozietate publikoak webgunean dituen kanalen bidez.

Epeak: 2020 maiatzaren 6tik 2020 irailaren 30era.

Alokabideko laguntza zenbakia: 946 620 306

Erakundea: Eusko Jaurlaritza (Alokabide).

16. KSI sektorea: Kultura profesionalentzako langabezia-babesa

Norentzat

Kulturako profesional diren pertsona fisikoak, beren kontura aritzen direnak –nahiz eta bestek kontratatuak izan daitezkeen–, arte-emanaldi edo erakusketetarako lokaletan aritzen direnak, edo ikuskizun publiko edo ekitaldi kolektiboetan, baldin eta jarduera eten edo bertan behera geratu bazaie Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik.

Laguntzen zioa eta zenbatekoa

a) Pertsona eskatzaileak 2019an edo lehenago hasi bazuen kultura- edo arte-arloko lanbide-jarduera, jarduera horretan 2019an izandako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren % 70 jasoko du, gehienez 1.200 euro hilean.
b) Pertsona eskatzaileak 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 13ra artean –biak barne– hasi bazuen kultura- edo arte-arloko lanbide-jarduera, hilean 950 euro jasoko du.

Baldintzak

a) Alta emanda egotea Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, I. eranskineko atal, multzo eta epigrafeetan.
b) Eten edo bertan behera geratutako kulturaren arloko jarduera etetea diru-sarreren iturri nagusia,hau da, handik etortzea diru-sarreren % 60.
d) Egoera hauetako batean edo batzuetan egotea:

  1. Norberaren edo besteren kontura aritzea lanbide-jardueran, alta emanda Gizarte Segurantzako Autonomoen Araubide Berezian edo Araubide Orokorrean (ikuskizun publikoetako artisten sistema berezian kotizatuz), eta jarduera eten edo bertan behera geratu izana alarma-egoera deklaratu delako.
  2. Lanbide-jarduera kontratatuta eduki eta hura eten edo bertan behera geratu izana alarma-egoera deklaratu ondoren, 4.3 artikuluan aurreikusitako denbora-muga kaltetu gabe.
  3. 2019ko ekitaldian alta emanda egon izana Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Araubide Berezian eta/edo Araubide Orokorrean, ikuskizun publikoetako artisten sistema berezian kotizatuz, gutxienez 3 hilabete edo 90 egunean.

Eskaera / erakundea

Erakundea: Eusko Jaurlaritza (Lanbide).

Informazio gehiago lotura honetan.

Langileentzako laguntzak

1. Lanbide-SVE salbuespen neurriak

Azalpena

Lanbideko bulegoetan aurrez aurreko arreta etenda dagoen honetan, Lanbiderekin egin beharreko kudeaketa guztiak modu telematikoan egingo dira.

Erakundea

Lanbide-SVE (Eusko Jaurlaritza)

Informazio gehiago lotura honetan.

2. Langabezia-babesa ERTE baten aurrean

Azalpena

Enpresek kontratuak etetea edo lanaldia aldi baterako murriztea ERTE bidez aplikatzen dutenean, pertsonak langabeziagatiko ordaindutakoaren araberako prestazioa jasotzeko eskubidea du, horretarako gutxieneko okupazio-aldi kotizatua izan ez arren.

Baldintzak

COVID-19ren ondorioz, arrazoi ekonomikoengatik, teknikoengatik, antolamenduagatik, ekoizpenagatik edo ezinbesteko kausengatik (ERTE) kontratuak eteteak edo lanaldia aldi baterako murrizteak eraginda egotea.

Eskaera/erakundea

Erakundea: Estatuko Gobernua.

Egoera horretan pertsona bati ERTE batek eragin badio, ez du aldez aurretik hitzordua eskatu behar SEPErekin, haren prestazioaren kudeaketa enpresaren eta SEPEren artean izapidetuko baita.

Araudia lotura honetan.

3. Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak

Azalpena

Aitatasun eta amatasun baimenak parekatzeko programa 16 astera arteko amatasuna emango da, halaber, gurasokideak bere enpresarekin duen lan-harremana eteten denean, COVID-19ren ondorioz. Bestetik, malgutu egiten dira lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak, eszedentzia hartzeko edo lanaldia murrizteko laguntzekin.

Eskaera/erakundea

Erakundea: Eusko Jaurlaritza

Aitatasun-amatasuneko, eszedentziako edo lanaldi-murrizketako laguntzak eta baimenak eskatzeko prozedura arruntak.

Informazio gehiago lotura honetan.

4. Sindikatuak