COVID-19

Emergentziazko diru laguntzak:

Autonomoak

Koronabirusak sortutako krisi ekonomikoari aurre egiteko, Beterri-Buruntza eskualdeko enpresa eta autonomoen bidelagun izango da.

Epidemiaren zabalkundea sahiesteko zailtasunek neurri bereziak ezartzera behartu ditu erakunde publikoak eta horrek ekarri duen geldialdi ekonomikoarekin batera, kontziente gara herritarrengan eta eskualdeko eragile sozial eta ekonomikoengan zaurgarritasun egoera handitu dela eta ziurgabetasun egoera areagotu.

Zentzu horretan, Beterri-Buruntzako Tokiko Garapenaren helburua da eskualdean krisiaren inpaktua minimizatzea eta horretarako eskura ditugun gaitasun guztiekin, gainontzeko administrazioekin batera, uneoro erabakitzen diren neurri eta diru laguntzak aztertu eta horiek eguneratu ahala, eskualdean aktibatzeko bideak erraztea.

Era berean, zuen problematika zein den adierazi eta zuen errealitatea erakunde publikoetara helarazteko arreta zerbitzu zentralizatu eta telematikoa prestatu dugu. Zuen mezuei erantzungo diegu eta lan-taldeko teknikariekin koordinatuko gara ahalik eta irtenbiderik egokiena eskaintzeko.

Orain, inoiz baino gehiago, elkartu eta elkarlanean aritu behar gara krisi honi aurre egiteko.

ESTATUKO GOBERNUA

1. Jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa.

Indarrean

Norentzat?

Langile autonomoak (pertsona fisikoak, sozietateetako bazkideak, administratzaileak, kooperatibetako bazkideak, ondasun-erkidegoetako bazkideak, senide laguntzaileak):

  • Alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz negozioa itxi behar izan dutenak.
  • Fakturazioa (martxoa) % 75 jaitsi bada aurreko seihilekoaren batez bestekoarekin alderatuta.
Deskribapena
  • Azken 180 egunetako batez besteko oinarri arautzailearen %70 kobratuko dute, eta 180 egun kotizatu gabe izanez gero, gutxieneko oinarriaren %70.
  • Ez dituzte ordainduko autonomoen kuotak.
  • Kotizatzen jarraituko dute.
  • Jarduera-uzteagatiko prestazio-aldia ez zaie murrizten.
  • Ez diete uko egingo gozatzen hobariei.
  • Hilabeteko prestazioa kobratuko dute, alarma egoera amaitu arte luzatzeko aukerarekin.

Eskaera: MUTUAren bitartez.

2. Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea (ERTE), ezinbesteko kausagatik (koronabirusa)

Indarrean

Norentzat?

Autonomoak eta enpresak, edozein dela ere kontratatutako pertsonen kopurua, koronabirusaren ondorioz jarduerak eten edo bertan behera uztera behartuta egon badira:

  • Murrizketak garraio publikoan.
  • Jarduerarekin jarraitzea eragozten duten horniduren falta.
  • Langileak kutsatzea.
  • Osasun-agintaritzak agindutako isolamendu-neurriak hartzea.
Deskribapena
  • Nahitaezkoa da eragindako langileak berriz lanean hastea alerta-aldia amaitzen denean, eta ordura arte zituzten baldintzak eta eskubideak errespetatzea.
  • Ez da kaleratze bat, eta, beraz, ez zaio kalte-ordainik eman behar langileari.
  • Aukerak:
    • Kontratua aldi baterako %100ean etetea.
    • Lanaldia aldi baterako murriztea: gutxienez %10 eta gehienez %70.
  • ERTEan zehar Gizarte Segurantzako kotizaziotik salbuetsita egongo dira 50 langile baino gutxiagoko enpresak. Lanaldia murriztuz gero, lanaldiarekiko proportzionala izango da salbuespena. Gizarte Segurantzari jakinarazi behar zaio.
  • Eskaera eta tramitazioa: Autonomia Erkidegoko Enplegu Saila: Eusko Jaurlaritza.

3. Gizarte segurantzako kotizazioen ordainketaren luzamendua

Indarrean

Norentzat?

Autonomoak eta ETEak (50 langile baino gutxiago).

Deskribapena

6 hilabetetako moratoria. Autonomoak: 2020kok maiatza-uztaila ekainera bitartean. ETEak: apiril -ekaina bitartean. Interesik gabe.

Eskabideak

Gizarte Segurantzako Estatu Idazkaritzaren egoitza elektronikoan edo sare sistemaren bidez aurkeztuko dira.

Noiz

kuota horiek ordaintzeko arauzko epeen lehen 10 egun naturaletan.

Informazio gehiago lotura honetan.

4. Gizarte Segurantzarekiko zorren ordainketaren atzeratzea

Indarrean

Norentzat?

Autonomoak eta ETEak (50 langile baino gutxiago).

Deskribapena

Gizarte Segurantzarekiko zorrak ordaintzeko atzerapenak indarrean ez dituzten enpresek eta autonomoek Gizarte Segurantzarekiko zorren ordainketa geroratzea eskatu ahal izango dute 2020ko ekainaren 30era arte, 2020ko apiriletik ekainera bitartean ordaindu behar badute, eskatutako interes-tasaren funtsezko beherapenarekin,% 0,5ean finkatzen baita. Atzeratzeko eskaerak arauzko epearen lehen hamar egun naturalak igaro baino lehen egin beharko dira.

Informazio gehiago lotura honetan.

5. Hilabeteko atzerapena zergak ordaintzeko

Indarrean

Norentzat?

Autonomoak eta ETEak (50 langile baino gutxiago).

Deskribapena

BEZaren lehen hiruhilekoari, PFEZaren zatikako ordainketei eta sozietateen gaineko zergari buruzko aitorpenen gehieneko epea: apirilaren 20tik, maiatzaren 20ra atzeratzen da. Gainera, kontu-helbideratzearekin batera aurkeztutako aitorpenetan, maiatzaren 20ra arte ez da zordunketarik egingo.

Informazio gehiago lotura honetan.

6. Jarduera utzi duten edo fakturazioa murriztu zaien autonomoentzako bonu soziala

Indarrean

Norentzat?
  • Martxoaren 14tik aurrera jarduera utzi duten autonomoak.
  • Bonu soziala eskatu aurreko hileko fakturazioa gutxienez %75 murriztu zaien langile autonomoak, aurreko seihilekoko batez besteko fakturazioaren alderatuz.
  • Gizarte bonuaren onuradun horiek egoera zaurgarrian dauden erabiltzailetzat hartuko dira.
Deskribapena

Bonu soziala zuzeneko deskontu bat da (%25) faktura elektrikoan, egoera zaurgarrian dauden erabiltzaileei zuzendua. Zaurgarritasun izaera mantenduko du onuradunak aktibitatea berriro martxan jartzen ez den bitartean, eta aktibitatea behartzean horren berri eman beharko dio erreferentziako komertzializatzaileari.

Iraupena

Salbuespen gisa, eta gehienez ere 6 hilabeteko epean, apirilaren 1etik aurrera.

Eskaera

Erreferentziako komertzializatzailea, bere web orrian agertzen den helbide elektronikoaren bidez.

Martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuaren IV. eranskinean ezarritako eskabide-eredua aurkeztu beharko da, eredu horretan definitzen den egiaztagiriekin batera.

Informazio gehiago lotura honetan.

ELKARGI (EJ LERROA)

1. COVID-19 maileguak eta gabealdiak

Indarrean

Norentzat?

Covid-19ren ondorioz jardueran beherakada izan duten enpresa txiki eta ertainentzat eta autonomoentzat.

Deskribapena
  • Covid-19 MAILEGUA, %0 Euriborretik aurrera, egoera honen aurrean likidezia-tentsioei aurre egin ahal izateko.
  • 6/12 hilabete arteko GABEALDIA datozen epemuga duten ordainketentzat. Interesatuta bazaude, zure eguneroko kudeatzailearekin kontaktuan jar zaitezke.
LANBIDE

1. Autonomo eta enpresaburu indibidualentzat laguntzak (kuotak eta alokairuak)

Agortuta

Helburua

Autonomo eta enpresaburu indibidualek alokairu kostuak eta Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzen laguntzea da.

Diruz lagungarria
  • Langile Autonomoen Araubide Bereziari edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzako dagokion araubideari edo nahitaezko mutualitate profesionalei lotutako norberaren konturako langile gisa aurre egin beharreko kotizazioaren ordainketari lotutako kuotak, eta
  • negozio-lokalen errentamendua, betiere familia-etxebizitza baten parte ez badira, lokalaren errentatzailearekin odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko 2. mailarainoko ahaidetasunik ez badago eta errentatzaile gisa diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez bada.
Onuradunak
  • Banakako enpresaburuak, profesionalak, ondasun-erkidegoko eta sozietate zibiletako onuradunak. Baldin eta baldintza hauek betetzen dituzten:
    EAEn erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea. 

  • Egoitza soziala eta fiskala nahiz enpresa-jarduera Euskadin izatea, eta lantokia bertan egotea.
  • Negozio-lokal baten errentaria izatea, betiere eskatzailearen etxebizitza baten zati edo beste enpresa batekin partekatutako espazio bat ez bada, eta lokalaren errentatzailearekin odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko 2. mailara arteko ahaidetasunik ez badago, eta errentatzaile gisa jarduten duen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez bada.
  • Bertan behera geratu den jarduerara soilik dedikatzea.
Dirulaguntza

Gehienezko 3.000€ tako diru laguntza enpresako.

EPEA

EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

ESKAERA

Eskaerak hurrenkeran onartuko dira funtsak agortu arte.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Eskaera
  • COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko deklaraturiko alarma-egoeraren ondorioz jarduera uzteagatiko ezohiko prestazioa lortu izanaren ebazpena.
  • Negozio-lokalaren errenta-kontratua.
  • Ondasun-erkidegoa edo sozietate zibila eratu izanaren egiaztagiria, hala badagokio.

http://www.euskadi.eus egoitza elektroniko bidez edo lanbideren web orrialde bidez.

SPRI

1. Inplantalariak

Indarrean

Norentzat?

Telelana Aholkularitza eta Ezarpen Zerbitzua, autonomoen eta ETEen eskura, beren jarduerarekin edo jardueraren zati batekin etxetik jarraitzea ahalbidetuko dien teknologiaren erabileran laguntzeko.

Deskribapena
  • Zerbitzu hau modu telematikoan ematen du autonomoei eta enpresei aholkularitzan eskarmentu handiko teknologiako profesional talde batek.
  • Telefonoa: 902 702 142.
  • Eskaerak lotura honetan.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

1. Gipuzkoako lurralde historikoko zerga-neurriak

Indarrean

Norentzat?

Gipuzkoako lurralde historikoko foru-zergen sistemaren mendeko zergapekoak.

Deskribapena

Kontsultatu esteka honetan geroratze- eta arintze-neurriak.

2. Bono teknologikoak

Agortuta

Norentzat?

Autonomoak eta ETEak (Enpresa Txiki eta Ertainak), 50 langile baino gutxiago badituzte.

Deskribapena
  1. DIRUZ LAGUNGARRIA: teknologia inbertsioa, aholkularitza, prestakuntza gastuak.
  2. ZENBATEKOA: Egin den edo egingo den gastuaren  %100 diruz lagunduko  da, Balio Erantsiaren gaineko Zergarik gabe, gehienez 4.000 € enpresa bakoitzeko.
  3. EPEA: Apirilaren 3tik urriaren 15 arte, edo, aurrekontua agortzen bada, lehenago.
  4. ESKAERAK: Informazio gehiago eta eskaerak egiteko: sartu esteka honetan.

OHIKO GALDERAK (FAQ)

Bai. Baina baldintza jakin batzuekin:

  • Negozioa alarma-egoeran itxi baduzu edo diru-sarreren% 75 edo gehiago galdu baduzu bakarrik.
  • Langile Autonomoen Araubide Berezian (RETA) afiliatuta egotea alarma-estatua deklaratu zen egunean
  • Gizarte Segurantzarekiko ordainketan egunean egotea.
  • Ez da egin beharko Ogasunean edo Gizarte Segurantzan baja emateko orain arte eskatutako urratsa.
  • Ezinbesteko arrazoiren batengatik jarduera uztera behartuta egon diren autonomoek jarduera uzteagatiko prestazioa eskatu ahal izango diote euren mutuari.

Ez. Prestazio hori eskatzeko, ez da beharrezkoa beste prestazio batzuetarako eskatzen den gutxieneko kotizazio-aldia betetzea; araubideren batean alta emanda egotea eta gizarte-kotizazioen ordainketak egunean izatea baino ez da behar.

% 75eko jaitsiera diru-sarreretan 2020/03/14an ezarritako alarma-egoeraren adierazpena egin zenetik 6 hilabete atzera egin eta batez bestekoarekin alderatuta.

Ez, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, alarma-egoera deklaratzen dueña da aintzat hartu beharrekoa: nahitaez negozioa eten beharra izatea, alegia.

Ez. Prestazio hori jasotzeko eskubiderik ez dute izango aurretik prestazio bat jasotzen duten langile autonomoek edo Gizarte Segurantzaren Sistemako beste prestazio bat jasotzeko eskubidea dutenek. Eskubidea izanda, berdin dio jasotzen duten ala ez. (5/2020 irizpidea, Gizarte Segurantzako eta Pentsioetako Estatu Idazkaria).

Jarduera eten den edo eskatutako fakturazioa jaitsi den egunean ordainketak egunean ez badaude, zor diren kuotak 30 eguneko epean ordaindu beharko dira. Ordainketa egin ondoren, prestazio hori eskuratu ahal izango da.

Negozioa uztera edo diru-sarrerak % 75 jaistera behartuta dauden autonomoek bakarrik daude salbuetsita kuotak ordaintzera.

Baldin eta beren kargura langileak dituzten autonomoek, alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz itxi behar izan badute edo fakturazioa% 75 jaitsi bazaie, ERTE bat aurkeztu ahal izango dute langileentzat, eta aparteko prestazio hori eskatu.

Prestazio hori jasotzen den aldian ez da kotizatzeko betebeharrik izango. Ordaindu diren eta ordaindu ahal diren kuotei dagokienez, baita, hala badagokio, ordaindu diren edo egin daitezkeen errekarguak, berandutze-interesak eta kostuak ere, eta salbuespenezko prestazioa jasotzeko eskubidea dagoen aldiko egunen batekin gainjartzen badira, interesdunek eskatuta itzuliko dira. Salbuespenezko prestazioaren eskaerarekin batera aurkeztu beharko da eskabidea, eta, horretarako, ordainketa egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira. Epea amaitu ondoren, ezin izango da halakorik eskatu. Itzultzeko eskubidea duena Gizarte Segurantzaren zorduna bada, beste aldi batzuei dagozkien kuotengatik edo sistemaren beste baliabide batzuengatik, itzulketagatiko kreditua Gizarte Segurantzarekin dituen zorrak ordaintzeko aplikatuko da, legez dagokion moduan. (5/2020 irizpidea, Gizarte Segurantzako eta Pentsioetako Estatu Idazkaria)

Ez, alde horretatik, dekretuak adierazten du aparteko prestazio hori jasotzen den denbora benetan kotizatutako denbora gisa zenbatuko dela; beraz, laguntza horiek jasotzen ari diren autonomoek eskatu ahal izango dute, eta ez dituzte galduko jarduerari eustearen baldintzapeko hobariak.

Jardueraren bolumena egiaztatzen duten liburuak eramatera behartuta ez dauden langile autonomoek zuzenbidean onartutako edozein frogabideren bidez egiaztatu beharko dute eskatutako % 75eko murrizketa, gutxienez. Eskaera ororekin batera, zinpeko adierazpen bat aurkeztu beharko da, prestazio hori jasotzeko eskubidea izateko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela adieraziz. (5/2020 irizpidea, Gizarte Segurantzako eta Pentsioetako Estatu Idazkaria).

Hala badagokio, prestazioa jaso ahal izango dute fakturazioan gutxienez % 75eko beherakada izan dutela egiaztatzen badute. Diru-sarrerak aurreikusitako % 75ean murriztu direla egiaztatzen badute, kasu honetan, egindako jarduerarekin bateragarri egin ahal izango litzateke.

Bi kasu bereizi behar dira:

  1. Jarduera uzteagatik gutxienez 12 hilabetez kotizatu duten langile autonomoak.
    • Oinarri arautzailearen %70, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 339. artikuluan aurreikusitakoaren arabera kalkulatuta.
  2. Prestazioa jasotzeko eskubidea izateko gutxieneko kotizazio-aldia egiaztatzen ez denean, prestazioaren zenbatekoa.
    • Langile autonomoak Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian edo, hala badagokio, Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian egindako jardueraren gutxieneko kotizazio-oinarriaren % 70.

Bi kasuetan, prestazioaren zenbatekoa Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 339.2 artikuluaren mugen mende egongo da beti. (5/2020 irizpidea, Gizarte Segurantzako eta Pentsioetako Estatu Idazkaria).

Hilabetez, eta, hala badagokio, alarma-egoera amaitzen den hilabeteko azken egunera arte luzatuko da. Alarma-egoera luzatzen bada eta hilabetetik gorako iraupena badu, betiere hura emateko eskatutako baldintzek jarraitzen badute. (5/2020 irizpidea, Gizarte Segurantzako eta Pentsioetako Estatu Idazkaria).

Alarma-egoeratik aurrera itxi behar izan diren autonomoak BOEn argitaratutako dekretuaren datatik (2020ko martxoaren 18a) eska daitezke. Hileko fakturazioa jaitsi dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar dutenen kasuan, gertaera hori dokumentazioarekin egiaztatzen duten unetik.

Ez. Jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa jasotzen duen aldian, jarduera eteten duen langile autonomoak ez du baja izapidetzeko betebeharrik izango. Prestazioa jasotzeko eskubidearen arrazoia bada prestazioa eskatu aurreko hilean fakturazioa % 75 murriztu izana aurreko seihilekoan egindakoaren aldean, alta emanda egon beharko du Gizarte Segurantzako dagokion araubidean. (5/2020 irizpidea, Gizarte Segurantzako eta Pentsioetako Estatu Idazkaria.

Autonomoei likidezia emango zaie KOI finantzaketa-lerroen bidez, lerro horiei zorpetze-ahalmen garbia handitu zaielako. Estatuaren konturako abalak emango dira autonomoentzat, maileguen berritzea eta kreditu-erakundeen, kredituko finantza-establezimenduen, diru elektronikoko erakundeen eta ordainketa-erakundeen finantzaketa berria estaltzeko, fakturen kudeaketatik, zirkulatzailearen beharretik edo bestelako likidezia-beharretatik eratorritako beharrei erantzuteko, finantza- edo zerga-betebeharren epemugetatik eratorritakoak barne.