COVID-19

Koronabirusak sortutako krisi ekonomikoari aurre egiteko, Beterri-Buruntza eskualdeko enpresa eta autonomoen bidelagun izango da.

Horrez gain, galdetegi labur hau sortu dugu zure behar zehatzari modu eraginkorragoan erantzuteko.

Koronabirusak sortutako krisi ekonomikoari aurre egiteko, Beterri-Buruntza eskualdeko enpresa eta autonomoen bidelagun izango da.

Epidemiaren zabalkundea sahiesteko zailtasunek neurri bereziak ezartzera behartu ditu erakunde publikoak eta horrek ekarri duen geldialdi ekonomikoarekin batera, kontziente gara herritarrengan eta eskualdeko eragile sozial eta ekonomikoengan zaurgarritasun egoera handitu dela eta ziurgabetasun egoera areagotu.

Zentzu horretan, Beterri-Buruntzako Tokiko Garapenaren helburua da eskualdean krisiaren inpaktua minimizatzea eta horretarako eskura ditugun gaitasun guztiekin, gainontzeko administrazioekin batera, uneoro erabakitzen diren neurri eta diru laguntzak aztertu eta horiek eguneratu ahala, eskualdean aktibatzeko bideak erraztea.

Era berean, zuen problematika zein den adierazi eta zuen errealitatea erakunde publikoetara helarazteko arreta zerbitzu zentralizatu eta telematikoa prestatu dugu. Zuen mezuei erantzungo diegu eta lan-taldeko teknikariekin koordinatuko gara ahalik eta irtenbiderik egokiena eskaintzeko.

UDALEK ZERGA ETA EKONOMIA ALORRETAN HARTUTAKO NEURRIAK

Orain, inoiz baino gehiago, elkartu eta elkarlanean aritu behar gara krisi honi aurre egiteko.